Eibarko Udala

Boterea, ahizpatasuna, perreoa (2025-01)

Tailer honetan espazio seguru bat sortuko da "Booty Dance" delakoen potentziala ezagutzeko, boteretsuago sentitzeko tresna gisa. Sexualki esplizituak diren dantzen historia, kultura eta mugimenduak ezagutuko ditugu, hala nola twerk, dancehall queen eta perreoa, begirada feminista eta antirrazista batetik.

Helburuak: autoezagutza eta adiskidetze fisiko-mentala sustatzea, laguntza-sareak sortzea eta ongizate fisikoa sustatzea.

Edukiak: Hiru DSE estiloetara (Twerk, Dancehall Queen eta Perreoa) hurbilketa teorikoa eta testuinguruaren garapena; DSEen praktikaren eta Mugimendu Feministaren arteko harremana; alderdi praktikoaren garapena luzaketen, koreografien eta dantza-errutinen bidez; eta adierazpen- eta eztabaida-zirkulua.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Inés Lasagabaster Unzueta

Hartzaileak: interesa duten 16 urtetik gorako emakume guztiak.

Non eta noiz: Andretxea. 2025eko maiatzak 16, 23 eta 30 eta ekainak 6, 13 eta 20.

Ordutegia: 17:30etik 19:30era

Ikastarora ekarri behar den materiala: galtza nasaiak eta belaunetakoak.

Ikastaroaren prezioa: 

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 25.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2025eko otsailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki  esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/boterea2025-01

Kudeaketa-arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 25ean.

Matrikulatutako pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartutakoen zerrenda  PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 25etik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, otsailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da: 

  • Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 25etik aurrera. 

Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurreinskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean: 

  • Boterea, ahizpatasuna, perreoa tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.