Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Boterea, ahizpatasuna, perreoa (2024-01)

Tailer honetan espazio seguru bat sortuko da "Booty Dance" delakoen potentziala ezagutzeko, boteretsuago sentitzeko tresna gisa. Sexualki esplizituak diren dantzen historia, kultura eta mugimenduak ezagutuko ditugu, hala nola twerk, dancehall queen eta perreoa, begirada feminista eta antirrazista batetik.

Helburuak: autoezagutza eta adiskidetze fisiko-mentala sustatzea, laguntza-sareak sortzea eta ongizate fisikoa sustatzea.

Edukiak: Hiru DSE estiloetara (Twerk, Dancehall Queen eta Perreoa) hurbilketa teorikoa eta testuinguruaren garapena; DSEen praktikaren eta Mugimendu Feministaren arteko harremana; alderdi praktikoaren garapena luzatze, koreografia eta dantza-errutinen bidez; eta adierazpen- eta eztabaida-zirkulua.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Inés Lasagabaster Unzueta.

Hartzaileak: 16 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: Andretxea. 2024ko apirilak 12, 19, 26 eta maiatzak 3.

Ordutegia: 17:30etik 19:30era.

Ikastarora ekarri behar den materiala: arropa erosoa, hidratatzeko ura, toalla txikia, Volley Ball-eko belaun-babesak, halakorik badute.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 16 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko otsailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: 

https://formularioak.eibar.eus/eu/boterea2024-01

Kudeaketa arauak

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), otsailaren 27an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: otsailaren 27an. Ordua: 17:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio. 
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartzen diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 27tik aurrera. 

Onartzen diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa burutuko den lehen egunean aurkeztuz: 

  • Boterea, ahizpatasuna eta perreoa izeneko tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta. 
  • En caso de tutor/a de la niña, la documentación que así lo acredite.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Boterea, ahizpatasuna, perreoa fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 142 KB)
Onartuen zerrenda - Listado de admitidas  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 203 KB)