Eibarko Udala

Boterea, ahizpatasuna eta perreoa (2026-01)

Tailer honetan espazio seguru bat sortuko da “Boooty Dance” delakoen potentziala ezagutzeko, boteretsuago sentitzeko tresna gisa. Sexualki esplizituak diren dantzen historia, kultura eta mugimenduak ezagutuko ditugu, hala nola twerk, dancehall queen eta perreoa, begirada feminista eta antirrazista batetik.

Helburuak: autoezagutza eta adiskidetze fisiko-mentala sustatzea, laguntza-sareak sortzea eta ongizate fisikoa sustatzea.

Edukiak: Hiru DSE estiloetara (Twerk, Dancehall Queen eta Perreoa) hurbilketa teorikoa eta testuinguruaren garapena; DSEen praktikaren eta Mugimendu Feministaren arteko harremana; alderdi praktikoaren garapena luzaketa, koreografia eta dantza-errutinen bidez; eta adierazpen- eta eztabaida-zirkulua.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango duen: Inés Lasagabaster Unzueta

Hartzaileak: interesa duten 16 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz: Andretxea. 2026ko apirilak 17 eta 24, maiatzak 8, 22 eta 29 eta ekainak 5. 

Ordutegia: 17:30etik 19:30era

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa: 

18,64 €

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 16.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2026ko otsailaren 2tik 24ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/boterea2026-01

Kudeaketa-arauak: 

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 26an.

Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 26tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, otsailaren 26an, 09:00etan. Era honetan egingo da: 

  • Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 26tik aurrera.

Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurrematrikularen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko izen-ematea egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:

  • Boterea, ahizpatasuna eta perreoa  tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta
  • Adingabearen tutorea izanez gero, hori egiaztatzen duen dokumentazioa. 

Informazio gehiago: 943 54 39 38 telefonoan.

Ikastaroaren FITXA