Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bizitzaren korapiloak askatzen: Makrame-tailerra (2023)

Ikastaro honetan sortzeko gure gaitasuna erabiliko dugu bizitzaren korapiloei beste modu batera begiratzeko, eta poltsa batean islatuko dugu esperientzia hori gordetzeko. Sokak lotuko ditugu, bizitzak bidean jartzen dizkigun korapiloak askatzeko bitarteko gisa. Gure bideaz jabetuko gara. Gure gorputzaz jabetuko gara eta joskintzako espazioei beste esanahi eta balio bat emango diegu. Josteko espazioak sareak ehuntzeko adierazpen-leku gisa berreskuratuko ditugu, sentitzen dugun guztia beldurrik gabe adierazteko espazio seguruak sortzeko.

Helburuak:

  • Sormenaren bidez ahalduntzea sustatzea.
  • Une txarrak adierazteko, kudeatzeko eta gainditzeko tresnak lortzea (krisia, ziurgabetasuna)
  • Doluak kudeatzeko tresnak partekatzea.

Edukiak: Gorputza eta emozioak sormenetik, pentsamenduaren eta gaixotasunaren arteko harremana, emakumeen arteko laguntza-sareak, erresistentzia eta mugak, komunikazio kolektiboa. 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Marian Idiáquez Arechabaleta

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak. 

Non eta noiz: Andretxea. 2023ko apirilak 26, maiatzak 3, 10, 17, 24 eta 31.

Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa: 

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat: 10€
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat: 15€

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratua. 

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania

Aurrematrikula: Ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko martxoaren 1etik 31ra (bak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/korapiloak2023-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonenkopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren weborrian emango da (www.eibar.eus),apirilaren19an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. ZozketaGizartekintzan (BerdintasunZerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa eguna eta ordua: Eguna: apirilaren19a. Ordua:13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.

  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.

  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Bizitzaren korapiloak askatzen: makrame-tailerra ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 168 KB)
MATRIKULA ORRIA - HOJA DE MATRÍCULA  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 117 KB)