Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bizitzarako mindfulnessa: ahalduntze-tresna (2021-02)

Ikastaro honek gure bizitzetan nabigatzen lagun dezaketen tresnak eskaintzen ditu, zoriontsu izateko eta bizi-bizi sentitzeko, jakinik geuk daramagula gure bizitzaren norabidea bizitza osoa eta kontzientea izatera iristeko.

Helburuak: Bizi-gogoa eta bizi-kalitatea hobetzea, estresa eta antsietatea murriztea eta autoestimua indartzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Nork emango du: Isabel Garcia eta Eneka Delgado (IKIGAI).

Non eta noiz: Andretxean. 2021eko urriak 15 eta 22, azaroak 5, 12, 19 eta 26 eta abenduak 10.

Ordutegia: 17:00-19:00.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelania.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 4 ikasle, eta gehienez 7 ikasle.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2021eko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/emakumeentzakoikastaroakaurrematrikula

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 8an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 8tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 6an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 8tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: 

  • Bizitzarako mindfulnessa: ahalduntze-tresna (2021-02) ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezela beteta eta sinatuta.

 

Deskargatu dokumentuak
Informazio fitxa. Bizitzarako mindfulnessa: ahalduntze-tresna (2021-02)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 139 KB)
Bizitzarako mindfulnessa. Ahalduntze-tresna (2021-02): matrikulazio-orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 118 KB)
LISTADO DE ADMITIDAS TARDE  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 45 KB)
ONARTUEN ZERRENDA GOIZEZ  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 45 KB)
ONARTUEN ZERRENDA ARRATSALDEZ  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 45 KB)