Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bizitzarako mindfulness: ahalduntze tresna (2023-01)

Ikastaro honek gure bizitzak kudeatzen lagun dezaketen tresnak eskaintzen ditu, zoriontsu izateko eta bizi-bizi sentitzeko, jakinik geure bizitzetan geuk agintzen dugula bizimodu oso eta kontzientea izatera iristeko. Konfiantzazko gune bat eskainiko da, gugan arakatzeko eta gure barne-ahotsa adeitasunez eta erantzukizunez sentitu eta entzun ahal izateko.

Helburuak:

  • Bizi-gogoa eta bizi-kalitatea hobetzea.
  • Estresa eta antsietatea murriztea eta autoestimua indartzea.
  • Maitatzen ditugun pertsonekin lotura afektibo osasuntsuagoak eta orekatuagoak eraikitzen laguntzea.

Edukiak: Kontzientzia osoa, errealitatea hautemanez; sentsazio fisikoak, emozioak eta pentsamenduak, neure burua ondo tratatzen ikasiz; estresaren kudeaketa, krisiei aurre eginez; komunikazio kontziente eta asertiboa; entzute sakona; ikastaroaren ebaluazioa.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak.

2 talde egongo dira. Talde batean ikastaroaren hizkuntza euskara izango da eta beste taldean gaztelera.

Nork emango du:

  • Euskarazko taldean: Eneka Delgado.
  • Gaztelerazko taldean: Isabel García.

Non eta noiz: Andretxean.

  • Euskarazko taldea: 2023ko urriak 19 eta 26, azaroak 2, 9, 16 eta 23 eta abenduak 14.
  • Gaztelerazko taldea: 2023ko urriak 20 eta 27, azaroak 3, 10, 17 eta 24 eta abenduak 1.

Ordutegia:

  • Euskarazko taldea: 17:00etatik 19:15era.
  • Gaztelerazko taldea: 16:30etik 18:45era.

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Koadernoa

Boligrafoa

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat  15 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/bizitzarakomindfulness2023-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 2an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 2a. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta;  bakoitzari  zenbaki  bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiaketa zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroaemateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Bizitzarako mindfulness: ahalduntze tresna ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 344 KB)
ONARTUEN ZERRENDA euskarazko taldea - LISTADO DE ADMITIDAS grupo de euskera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 198 KB)
ONARTUEN ZERRENDA gaztelaniazko taldea - LISTADO DE ADMITIDAS grupo en castellano  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 198 KB)
Matrikulazio orria - Hoja de matriculación  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 126 KB)
Nabigazioa