Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bizitzarako mindfulness: ahalduntze-tresna (2023)

Ikastaro honek gure bizitzak kudeatzen lagun dezaketen tresnak eskaintzen ditu, zoriontsu izateko eta bizi-bizi sentitzeko, jakinik geure bizitzetan geuk agintzen dugula bizimodu oso eta kontzientea izatera iristeko. Konfiantzazko gune bat eskainiko da, gugan arakatzeko eta gure barne-ahotsa adeitasunez eta erantzukizunez sentitu eta entzun ahal izateko.

Helburuak:

  • Bizi-gogoa eta bizi kalitatea hobetzea.
  • Estresa eta antsietatea murriztea eta autoestimua indartzea.
  • Maitatzen ditugun pertsonekin lotura afektibo osasuntsuagoak eta orekatuagoak eraikitzen laguntzea. 

Edukiak: Kontzientzia osoa, errealitatea hautemanez; sentsazio fisikoak, emozioak eta pentsamenduak, neure burua ondo tratatzen ikasiz; estresaren kudeaketa, krisiei aurre eginez; komunikazio kontziente eta asertiboa; entzute sakona; ikastaroaren ebaluazioa.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumeaen Mahaiaren lankidetzaz.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak. 

Nork emango du: Eneka Delgado Barrutia.

Non eta noiz: 2023ko maiatzak 12, 19 eta 26 eta ekainak 2, 9 eta 16. Andretxean.

Ordutegia: 17:00etatik 19:15era.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Esterila bat. 

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10 €
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehenez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: Ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko martxoaren 1etik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/mindfulness2023-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), apirilaren 19an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da.  Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: apirilaren 19a.Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak betearte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eusegongo da apirilaren 19tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da. Ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroko lehen egunean aurkeztu behar da:

  • Bizitzarako Mindfulness: ahalduntze-tresna izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 167 KB)
MATRIKULA ORRIA - HOJA DE MATRICULACIÓN  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 117 KB)
Informazio-fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 344 KB)