BIZILABE TAILERRA: Errekuntza eta motore termikoen inguruko tailer teknologikoa
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Garapen ekonomikoa, enplegua eta berrikuntza saila.
Hartzaileak: Eibarren erroldatutako LH5., LH6., DBH1. eta DBH2. mailakoentzat (10-14 urte bitarteko gazteak).
Nork emango du: ELHUYAR
Non eta noiz: Indianokua Gaztelekuan, 2019ko irailaren 2tik 6ra.
Ordutegia: 09:30etatik 11:30etara.
Ikastaroaren hizkuntza: euskeraz.
Tailerraren prezioa: Doan
Eskaera egiteko tokia eta epea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, 2019ko uztailaren 17tik abuztuaren 9ra.
Aurkeztu beharreko agiriak:
"IKASTAROAK ETA TAILERRAK: MATRIKULA ORRIA" inprimakia behar bezala beteta (PEGORAn eta udal web orrian www.eibar.eus, eskuragarri).
- Nortasun agiria eskatuko da emandako datuak egiaztatzeko.
- Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
Ikasle kopurua: gutxienez 5 eta gehienez 15.
Kudeaketa arauak:
Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), abuztuaren 26an.
Izena eman duen pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa udaletxean egingo da 2019ko abuztuaren 26ko 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:
- Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordeatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
- Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bajar bat ateratzen da.
- Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.
Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren web-gunean egongo da 2019ko abuztuaren 26an, 12:00etatik aurrera.