Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Belaunaldien arteko Autodefentsa Feminista (2023-01)

Tailer hau ama-alabei, izena-ilobei, amona-bilobei… eta adingabe batekin (talde bat 7 eta 9 urte bitartean eta beste talde bat 10 eta 13 urte bitartean) lotura afektiboa duen edozein emakume helduri zuzenduta dago. Helburua da nesken autonomia eta gaitasun kritikoa handitzea, pixkanaka oreka afektiboa eta oinarrizko segurtasuna lortze aldera, harreman afektibo egokiak ezartzera bideratuz, bai eta helduekin lankidetzan aritzeko eta elkarri laguntzeko jarrerak garatzera ere, elkarren artean elikatuz, desberdintasunekiko errespeturik eta zailtasun kolektiboak gainditzearen mirespenetik.

Helburuak:

  • Elkarri erantzunez geure genealogia eraiki ahal izateko, segurtasun espazio bat sortzea.
  • Aukera ematea adingabeek giza harremanak – berdintasunezkoak, onak eta osasuntsuak diren harremanak – eraikitzen ikas dezaten, bere buruarekin duten harremana barne.

Edukiak: sexu-genero sistema; heteroaraua; indarkeria matxistaren oinarriak; indarkeria motak eta adierazpenak; eraso sexistak identifikatzeko gakoak; Autodefentsa Feministaren giltzarriak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Esther Lopez Monge. 

Bi talde egongo dira. 7 eta 9 urte bitarteko neskei zuzendutako lehen taldea eta 10 eta 13 urte bitarteko neskei zuzendutako bigarren taldea.

Hartzaileak:

  • Lehen taldea: 7 eta 9 urte bitarteko neskak, 18 urtetik gorako emakume batekin.
  • Bigarren taldea: 10 eta 13 urte bitarteko neskak, 18 urtetik gorako emakume batekin.

Non eta noiz: Andretxea.

  • Lehen taldea: 2023ko urriak 14 eta 21.
  • Bigarren taldea: 2023ko urriak 15 eta 22.

Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/belaunaldiautodefentsa2023-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 2an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 2a. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta;  bakoitzari  zenbaki  bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiaketa zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Belaunaldien arteko Autodefentsa Feminista ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta  eta ikastarora joango den 18 urtetik gorako emakumeak sinatuta.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 457 KB)
ONARTUEN ZERRENDA 10 - 13 urte - LISTADO DE ADMITIDAS 10 - 13 años  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 198 KB)
Matrikulazio orria - Hoja de matriculación  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 130 KB)
ONARTUEN ZERRENDA 7 - 9 urte - LISTADO DE ADMITIDAS 7 - 9 años  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 196 KB)
ONARTUEN ZERRENDA 7 - 9 urte - LISTADO DE ADMITIDAS 7 - 9 años  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 196 KB)
Nabigazioa