Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Batera ibil gaitezen: espartin-tailerra (2021-01)

Emakumeei zuzendutako tailer honetan ahalduntzea landuko dugu, maila pertsonalean zein kolektiboan; eta horretarako sareak ehunduko ditugu, beldurrak kendu, sormena eta autoestimua sustatu … eta bitartean, birziklatutako materialez, espartinak egiten ikasiko dugu.

Helburuak: 

  • Joskintza-espazioak berreskuratzea eta beste esanahi bat ematea.
  • Autoestimua eta ahalduntzea sormenaren bitartez bultzatzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz. 

Nork emango du: Marian Idiáquez.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak. 

Non eta noiz: Andretxean.

                        2021eko urriak 20 eta 27 eta azaroak 3, 10 eta 17.

Ordutegia: 17:00 – 20:00.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelaniaz.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean egingo da, erreziboa helbideratuta. 

Ikasle kopurua: gutxienez 4 ikasle, eta gehienez 7 ikasle. 

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2021eko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/emakumeentzakoikastaroakaurrematrikula

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 8an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 8tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 6an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 8tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: 

  • Batera ibil gaitezen: espartin-tailerra (2021-01) ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezela beteta eta sinatuta.

 

Deskargatu dokumentuak
Informazio fitxa: Batera ibil gaitezen-espartin tailerra (2021-01)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 235 KB)
Batera ibil gaitezen: espartin-tailerra (2021-01): matrikulazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 117 KB)
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 43 KB)