Eibarko Udala

Barrez lehertu behar dut: umore tailerra ikuspegi feministatik (2024-01)

Umorea eta ikuspegi feminista landuko dira. Emakumeak umore-hartzaile gisa aztertuko dira, umore-objektu gisa eta umore-sortzaile gisa. Hiru eremu horiek aztertuta, generoak umorean duen eragina ulertu ahal izango dugu.

Helburuak: umorearen ikuspegi feminista bat txertatzea, esperientzia sortzaile bat bizitzea, klown teknika ezagutzea, taldean harreman positiboak sustatzea eta errespetuzko ikuspegi positiboa eta anitza transmititzea jokoaren bidez, sentimenduak eta sentsazioak adieraziz.

Edukiak: sexu-genero sistema eta umorea, klown teknika, ikuspegi feminista umorean, umorea eta jokoa, umorea eta harreman positiboak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Beatriz Egizabal Ollokiegi eta Paki Caballero Martín.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak. 

Non eta noiz: Andretxea. 2024ko urriak 19.

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Arropa erosoa. 

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat  8 €. 
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko irailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: 

https://formularioak.eibar.eus/eu/barrez2024-01

Kudeaketa arauak

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 27an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: otsailaren 27an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio. 
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartzen diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera. 

Onartzen diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, eta ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa egiten den lehen egunean aurkeztu behar da:

  • Barrez lehertu behar dut. Umore tailerra ikuspegi feministatik tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Barrez lehertu behar dut: umore tailerra ikuspegi feminitatik ikastaroaren fitxa  
Ikusi | Jaitsi (140.1 KB)