Eibarko Udala

Barne iraultza piztuz: emozioak, feminismoa eta ekintza (2025-01)

Emozioak eragile indartsuak dira, ekintzara bultzatzen gaituztenak, geure buruarekin konektatzen gaituztenak eta inguratzen gaituen munduarekin lotzen gaituztenak. Ikastaro honek emozioak ikuspegi feministatik aztertzeko eta ulertzeko eta norberaren bizitzaren gidaritza hartzeko funtsezko tresnak eskaintzen ditu. Prozesu horren bidez, ezagutza hori eraldaketa pertsonaleko eta aldaketa sozialeko ekintza zehatzetara bideratzen ikasiko dugu.

Helburuak: botere patriarkaleko egiturak identifikatzea eta horiei aurre egitea; emozioak modu osasungarrian kudeatzea; autoezagutza, autokontrola eta automotibazioa garatzea; gaitasun sozio- emozionalak eskuratzea eta autoestimua eta agentzia-gaitasuna sustatzea.

Edukiak: emozioak ikuspegi feministatik (sarrera bat); botere patriarkalaren egituren identifikazioa eta desafioa; emozioaren eta ekintzaren arteko lotura; emozioen kudeaketa osasungarria; autoezagutza eta automotibazioa; gaitasun sozio-emozionalen eta autoestimuaren sustapena; komunikatzeko eta gatazkak konpontzeko trebetasunak; lidergo-trebetasunak; ekintza pertsonaleko plana eta ekintza kolektiboko plana. 

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Mertxe Arratibel Ibarruri.

Hartzaileak: interesa duten 18 urtetik gorako emakume guztiak. 

Non eta noiz: Andretxea. 2025eko martxoak 4, 11, 18 eta 25 eta apirilak 1 eta 8.

Ordutegia: 17:00etik 19:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa: 

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 12.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2025eko otsailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/barneiraultza2025-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 25ean.

Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 25etik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, otsailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da: 

  • Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 25etik aurrera. 

Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurreinskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:

  • Barne iraultza piztuz: emozioak, feminismoa eta ekintza tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.