Autozaintza emozionala (2023-01)
Helburuak:
- Emozioak ulertu eta idazkeraren bidez landu.
- Teoria polibagala eta nerbio bagoa lantzeko ariketa ezberdinak ezagutu.
- Askapen somatikoa ulertzea eta praktikatzea.
- Afirmazio eta bisualizazioen garrantzia ulertu eta praktikatu.
- Pranayamak eta bestelako arnas ariketak eta mindfulnessa ulertu eta landu.
Edukiak: erakusketa teorikoa, talde eta banakako dinamikak, pranayama ariketak, meditazio modu ezberdinak eta askapen somatikoko mugimenduak.
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.
Nork emango du: Ziortza Pereira Lopez.
Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak.
Non eta noiz: Andretxea. 2023ko urriak 17 eta 24 eta azaroak 7, 14 eta 21.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
Ikastarora ekarri behar den materiala:
Ez dute materialik ekarri behar.
Ikastaroaren prezioa:
- Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10 €.
- Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.
Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.
Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.
Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/autozaintzaemozionala2023-01
Kudeaketa arauak:
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 2an.
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 2a. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da.
- Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
- Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiaketa zenbaki bakar bat ateratzen da.
- Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroaemateko dauden leku guztiak bete arte.
Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.
Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Oharrak:
Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:
- Autozaintza emozionala ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.
Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Informazio-fitxa Ikusi | Jaitsi (341.7 KB) |
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS Ikusi | Jaitsi (204.0 KB) |
Matrikulazio orria - Hoja de matriculación Ikusi | Jaitsi (123.0 KB) |