Eibarko Udala

Autodefentsa Feminista tailerra (2025-02)

Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Zeintzuk dira gure bizipenak eraso horien aurrean? Nola identifikatu erasoak? Emakumeok pasibotasunaren ideian hezten gaituztenez, babesaren beharra dugun pertsonak garela sinisten dugu. Ideia hori hautsi eta geure burua ezagutu, egoeraz jabetu eta boteretzeko autodefentsa feminista lehenesten dugu. Egin aurre indarkeria sexistari. Nik, zuk, guk… ekin!

Helburuak: Emakumeok indarkeriarekiko ditugun bizipenak konpartitu eta biltzea. Esperientzia ezberdinak partekatu eta iritzi trukaketa egitea, elkar entzutea eta beldur eta emozio ezberdinei buruz lasai hitz egiteko tartea eta espazioa eskaintzea, indarkeria egoerak, eraso ezberdinen identifikazioa eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea, autodefentsaz aritzea eta autodefentsaz ulertzen duguna komunean jarri eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea, erantzun, alternatiba eta estrategietan sakontzea. 

Edukiak: eraso matxistak zer diren, jatorria aztertu, nola identifikatu eta nola aurre egin bai modu kolektiboan baita modu indibidualean ere. 

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango duen: Maider Avaristo, Emagin  

Hartzaileak: interesa duten 16 urtetik gorako emakume guztiak. 

Non eta noiz: Andretxea. 2025eko azaroak 18 eta 20.

Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa: 

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 20.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2025eko irailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/autodefentsa2025-02

Kudeaketa-arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 25an.

Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, irailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da: 

  • Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera. 

Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurrematrikularen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko izen-ematea egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:

  • Autodefentsa Feminista tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

Ikastaroaren FITXA.

Deskargatu dokumentuak
Autodefentsa Feminista tailerra 2025-02 eus.pdf  
Ikusi | Jaitsi (182.6 KB)