Autodefentsa feminista: sakontze-tailerra
Tailer honetan teoria feministan eta Autodefentsa Feministaren estrategietan sakonduko dugu, maila indibidualean zein kolektiboan, eta indarkeriak eta generoak emakumeen osasunean duten eragina aztertuko dugu, ongizate emozionala lortzeko, besteak beste.
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Tramite hau Internet bidez egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Helburuak:
Edukiak: genero-ondoezak; indarkeriak emakumeen osasunean duen eragina; berdintasunaren aurkako erreakzio patriarkala; sexu-beldurra eta ikasitako babesgabetasuna; mendekotasun emozionala; autodefentsa kognitiboko, emozionaleko eta fisikoko teknikak; eta banakako eta taldeko erreparazio-prozesuak. Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz. |
Nork emango du: Maitena Monroy.
Hartzaileak: 14 urtetik gorako emakumeak. Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik Autodefentsa Feminista oinarrizko tailerra egin izana.
Non eta noiz: Errebal. 2022ko azaroak 18 eta 19.
Ordutegia: ostirala 15:30etik 19:30era eta larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.
Ikastarora ekarri behar den materiala:
Ez dute materialik ekarri behar.
Ikastaroaren prezioa:
- Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10€.
- Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.
Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta. |
Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 14 ikasle. |
Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania. Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2022ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: |
Kudeaketa arauak: Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 13an. |
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 13tik aurrera. |
Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. Oharrak: Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa eginbehar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:
Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan. |
Deskargatu dokumentuak |
---|
ONARTUEN ZERRENDA Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
LISTADO DE ADMITIDAS Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Egin tramitea internet bidez Egin tramitea internet bidez |