Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Autodefentsa feminista: oinarrizko tailerra

Tailer honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten.

Helburuak:

  • Indarkeria matxista identifikatzen ikastea.
  • Indarkeriaren jatorria eta eraikuntza aztertzea.
  • Parte hartzen duten emakumeei indarkeria horren adierazpen sinbolikoak eta materialak identifikatzeko baliabideak eta tresnak ematea.

Edukiak: sexu-genero menderatze- sistema; sexu-izua eta babesgabetasun ikasia; ahalduntzea lantzeko elementuak; genero-ondoezak; autodefentsa kognitiborako, emozionalerako eta indarkeria materialeko egoeretarako teknikak eta erresilientziarako erreparazioa

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Maitena Monroy

Hartzaileak: 14 urtetik gorako emakumeak

Non eta noiz: Errebal. 2022ko urriak 28 eta 29

Ordutegia:  ostirala 15:30etik 19:30era eta larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 14 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2022ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/autodefentsaoinarrizkoa2022

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 13an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 13tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa eginbehar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Autodefentsa Feminista: oinarrizko tailerra ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.
    • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Informazio gehiago: 943 543 938  telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)
LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)