Eibarko Udala

Autodefentsa Feminista nerabeentzat (2024-01)

Tailer honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango ditugu, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez ikasiko dugu emakumeok eguneroko bizitzan pairatzen ditugun eraso sexistei aurre egiten.

Helburuak: norberak bere buruarekiko konfiantza lantzea, biktimaren rola baztertzeko eta erasoen aurrean arriskuari aurre egiteko gai garelako sentimendua uztartzea eta lantzea, eta oinarrizko teknikak ikastea eta praktikan jartzea.

Edukiak: autoestimua lantzeko teknikak eta autodefentsako teknika psikologikoak zein fisikoak ezagutu eta praktikan jarri.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Esther López Monge.

Hartzaileak: 14 eta 17 urte bitarteko emakumeak. 

Non eta noiz: Andretxea. 2024ko urriak 19 eta 26 (larunbata).

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Arropa erosoa eta boligrafoa.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko irailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: 

https://formularioak.eibar.eus/eu/autodefentsanerabeentzat2024-01

Kudeaketa arauak

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 27an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: irailaren 27an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio. 
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartzen diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera. 

Onartzen diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, eta ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa egiten den lehen egunean aurkeztu behar da:

  • Autodefentsa Feminista nerabeentzat tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.

ONARTUEN ZERRENDA

MATRIKULA-ORRIA

Deskargatu dokumentuak
Autodefentsa Feminista nerabeentzat ikastaroaren fitxa  
Ikusi | Jaitsi (140.2 KB)
Onartuen zerrenda-Listado de admitidas (4).pdf  
Ikusi | Jaitsi (151.4 KB)
Autodefentsa Feminista nerabeentzat_Matrikula orria 2024_01.pdf  
Ikusi | Jaitsi (114.9 KB)