Eibarko Udala

Autodefentsa Feminista (2025-01)

Tailer honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango ditugu, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez ikasiko dugu eguneroko bizitzan pairatzen ditugun eraso sexistei aurre egiten.

Helburuak: indarkeria matxista identifikatzen ikastea, indarkeriaren jatorria eta eraikuntza aztertzea, eta parte hartzen duten emakumeei indarkeria horren adierazpen sinbolikoak eta materialak identifikatzeko baliabideak eta tresnak ematea.

Edukiak: sexu-genero menderatze sistema; sexu-izua eta babesgabetasun ikasia; ahalduntzea lantzeko elementuak; genero ondoezak; autodefentsa kognitiborako, emozionalerako eta indarkeria materialeko egoeretarako teknikak; eta erresilientziarako erreparazioa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Maitena Monroy Romero

Hartzaileak: interesa duten 16 urtetik gorako emakume guztiak. 

Non eta noiz: Andretxea. 2025eko maiatzak 10. 

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

Ikastaroaren prezioa: 

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 22.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2025eko otsailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/autodefentsa2025-01

Kudeaketa-arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) otsailaren 25ean.

Matrikulatutako pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartutakoen zerrenda  PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da otsailaren 25etik aurrera.

Matrikulatutako pertsonen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, otsailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena otsailaren 25etik aurrera. 

Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurreinskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:

  • Autodefentsa Feminista ikastaroan izena emateko inprimakia, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.