Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Autodefentsa feminista (2021-01)

Ikastaro honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten.

Helburuak: Indarkeria matxista identifikatzen ikastea, indarkeriaren jatorria eta eraikuntza aztertzea, eta parte hartzen duten emakumeei indarkeria horren adierazpen sinbolikoak eta materialak identifikatzeko baliabideak eta tresnak ematea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz. 

Nork emango du:

  • Euskarazko taldean: EMAGIN.
  • Gaztelerazko taldean: Maitena Monroy.

Hartzaileak: 14 urtetik gorako emakume interesatu guztiak. 

Non eta noiz: Portalean.

  • Euskarazko taldea: 2021eko urriak 23. Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Gaztelerazko taldea: 2021eko azaroak 20. Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean egingo da, erreziboa helbideratuta. 

Ikasle kopurua: gutxienez 4 ikasle, eta gehienez 7 ikasle. 

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2021eko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/emakumeentzakoikastaroakaurrematrikula

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 8an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 8tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 6an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 8tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: 

  • Autodefentsa feminista (2021-01) ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezela beteta eta sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Deskargatu dokumentuak
Informazio fitxa: Autodefentsa Feminista (2021-01)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 140 KB)
Autodefentsa Feminisita (2021-01): matrikula orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 120 KB)
ONARTUEN ZERRENDA ERDERAZKO TALDEA  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 46 KB)