Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Autodefentsa Feminista nerabeentzat (2023-01)

Emakume moduan bizi ahal izateko tresna da autodefentsa feminista, bizi-jarrera bat. Indarkeria matxista gure egunerokotasunean jasaten dugula kontutan hartuta, erremintak behar ditugu horri aurre egiteko. Emakume gisa sozializatuak garenean, rol eta gaitasun batzuk garatzen ditugu, baina beste batzuk ez eta, autodefentsa feministaren bitartez, ezabatuak izan ditugun gaitasun horiek garatzen ditugu. Gorputza dugu lanabes nagusi, eta jarrera, emozioak zein autoestimua lantzen ditugu. Autodefentsa feministaren bidez, jendartean naturalizatuak eta normalizatuak dauden erasoak eta horien aurrean erantzun bat emateko garatu beharreko eta estrategia indibidual eta kolektiboak identifikatzen ikasiko dugu.

Helburuak:

  • Emakume eta nesken arteko gune segurua sortzea, indarkeria matxistaz jarduteko.
  • Gaur egun indarkeria matxistaren oinarriak, motak eta askotariko adierazpenak ezagutzea.
  • Ahalduntze indibidual zein kolektiborako oinarriak finkatzea.

Edukiak: sexu-genero sistema; heteroaraua; indarkeria matxistaren oinarriak; indarkeria motak eta adierazpenak; eraso sexistak identifikatzeko gakoak; Autodefentsa Feministaren giltzarriak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Emagin. 

Hartzaileak: 14 eta 18 urte bitarteko emakumeak.

Non eta noiz: Andretxea. 2023ko urriak 28.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/autodefentsanerabeentzat2023-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 2an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 2a. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Autodefentsa Feminista nerabeentzat ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Informazio gehiago: 943 543 938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 343 KB)
Matrikula orria - Hoja de matriculación  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 124 KB)
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 162 KB)
ONARTUEN ZERRENDA - LISTADO DE ADMITIDAS  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 162 KB)
Nabigazioa