Autobiografia: pertsonala dena, politikoa ere bada (2024-01)
Helburuak: Parte-hartzaileen bizitzan garrantzitsuak diren bizipenak eta gertaerak adieraztea; horiek kontrastatzea eta irakurketa politikoa egitea; testu idatziak egitea, egileek beren esperientzia eta jakintza beste emakume batzuei emateko aukera izan dezaten; oroimena jakinduria eta botere bihurtzea; eta emakumeen memoria eta memoria feminista globala eta tokikoa berreskuratzea.
Edukiak: feminismo autobiografikorako sarrera, historian zehar inposatutako isiltasunaren aurka altxatu ziren emakume nabarmenak, norberaren bizitzako une esanguratsuen errepasoa, kontakizun autobiografikoko teknikak, idazketa sormena, tokiko erreferentzia feministako lekuak inspirazio eta kontzientzia iturri gisa hartzeko.
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.
Nork emango du: Mertxe Arratibel Ibarruri.
Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.
Non eta noiz: Andretxea. 2024ko urriak 15, 22 eta 29, azaroak 5, 12, 19 eta 26 eta abenduak 3, 10 eta 17.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
Ikastarora ekarri behar den materiala: Koadernoa eta boligrafoa.
Ikastaroaren prezioa:
- Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10 €.
- Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.
Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.
Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 12 ikasle.
Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2024ko irailaren 1etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/autobiografia2024-01
Kudeaketa arauak:
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 27an.
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: irailaren 27an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da:
- Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
- Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
- Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.
Onartzen diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 27tik aurrera.
Onartzen diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Oharrak:
Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, eta ondoren adierazten den dokumentazioa ikastaroa egiten den lehen egunean aurkeztu behar da:
- Autobiografia: pertsonala dena, politikoa ere bada tailerrean izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.
Informazio gehiago: 688 85 34 40 telefonoan.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Autobiografia: pertsonala dena, politikoa ere bada ikastaroaren fitxa Ikusi | Jaitsi (139.8 KB) |
Onartuen zerrenda-Listado de admitidas (3).pdf Ikusi | Jaitsi (151.3 KB) |
Autobiografia_pertsonala dena politikoa ere bada_Matrikula orria 2024-01.pdf Ikusi | Jaitsi (114.4 KB) |