Asier Errasti Eibarko Film Laburren Lehiaketa (2018)

Eibarko Udalak eta Plano Corto elkarteak Asier Errasti Eibarko 19. Film Laburren Jaialdirako deia zabaldu dute.

Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Plano Corto elkartea.

1.- PARTE-HARTZAILEAK

Parte hartzen dutenek egindako film laburra 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerakoa izan behar da.

2.- ATALAK

Lehiaketak 2 atal ditu: fikzioa eta animazioa.

3.- IZEN-EMATEA ETA LABURMETRAIAREN IGOERA

3.1- Izen-ematea:

Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek eta elkarteek formularioa elektronikoki bete beharko dute eta eskaerari ondorengo dokumentuak erantsi:

  • Laburmetraiaren fotograma bat esku-orrirako.
  • Laburmetraiaren fitxa teknikoa.


Izen-ematea elektronikoki (Internet bidez) egin behar da: sakatu beheko loturan.

Ez dago mugarik, ez aurkeztutako lan-kopuruan ezta jorratutako gaietan ere.

Lan bakoitzeko eskaera bat egin beharko da.

3.2- Laburmetraiaren igoera:

Laburmetraia izena ematen den leku berdinetik igoko da. Laburmetraia originala MP4 formatuan jaitsi ahal izan behar da. Laburmetraia igotzeko pausoak honako hauek dira:

  1. Laburmetraia igotzeko, leiho berri bat irekiko da non lanaren izenburua eta egilearen izen/abizenak adierazi beharko diren.
  2. Laburmetraia aukeratu eta igota, leihoa automatikoki itxiko da eta izen-ematearen orrira bueltatuko da.
  3. Pantaila honetan “Artxiboa igo dut” klikatu beharko da eta formularioa betetzen jarraituko da eta beharrezkoa den dokumentazioa eransten.

 

Lanak aurkeztu behar dira euskaraz, gazteleraz edo hizkuntza horietako batean azpititulatuta.

Gehienez jota, eta kredituak barne, 20 minutuko iraupena izango dute lanek.

2017ko urtarrilaren 1a baino lehen egindakoak ezin dira aurkeztu.

 

4.- EGUTEGIA

  • Izen-ematea: 2018ko ekainaren 11tik uztailaren 25era.
  • ASIER ERRASTI Eibarko XIX. Film Laburren Jaialdia: 2018ko azaroaren 5etik 10era.
  • Erabakiaren jakinarazpena eta sari-banaketa, 2018ko azaroaren 10ean.

 

5.- EPAIMAHAIA

Lehiaketarako bereziki izendatutako epaimahaiak erabakiko du zein lan aurkeztuko diren.

Zalantzaren bat izanez gero epaimahaiak erabakiko du zer egin; lanak jaialdiaren barruan zein hurrenkeratan erakutsiko diren ere epaimahaiak erabakiko du. Erabaki horiek apelaezinak izango dira.

6.- PROIEKZIOAK

Hautatutako lanak ASIER ERRASTI Eibarko XIX. Film Laburren Jaialdiaren barruan erakutsiko dira 2018ko azaroaren 5etik 10era, Eibarko Coliseo antzokian.

7.- SARIAK

Sariak honako hauek izango dira:

  • LEHEN SARIA Javier Aguirresarobe fikzioa                  700 €
  • BIGARREN SARIA Javier Aguirresarobe fikzioa           500 €
  • Euskarazko film laburrik onena                                        700 €
  • Animaziozko film laburrik onena                                      700 €
  • Eibarko film laburrik onena                                               200 €

 

Sarituak zeintzuk izan diren 2018ko azaroaren 10ean egingo den amaierako ekitaldian jakinaraziko da. Derrigorrezkoa izango da egilea edo haren ordezkariren bat bertan egotea.

Epaimahaiaren ustez lanek nahikoa kalitaterik ez badute, sariak eman gabe geratuko dira.

8.- OHARRAK

Autoreek aurkezten dituzten lanen erakus-eskubideak izan behar dituzte. Beraz, antolatzaileek ez dute beren gain hartuko baldintza hori hausteak ekar liezazkiekeen erantzukizunik.

Lanak Eibarko Udalean eta Plano Corto elkartean gordeko dira, prestakuntzarako eta kultura-kanaletan erabiltzeko xedez, baina ez irabazi asmoz.

Parte-hartzaileek lanen emisio-eskubideak lagatzeko konpromisoa hartzen dute, Jaialdirako nahiz Eibarko Udalak diru irabazi asmorik gabe antolatutako beste jarduera batzuetarako.

Lanak lehiaketara aurkezteak derrigorrez oinarri hauek onartzea dakar berekin.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak 2018: Asier Errasti Eibarko 18. Film Laburren lehiaketa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 372 KB)