Asier Errasti Eibarko Film Laburren Lehiaketa (2020)

Eibarko Udalak eta Plano Corto elkarteak Asier Errasti Eibarko 21. Film Laburren Jaialdirako deia zabaldu dute.

1.- PARTE-HARTZAILEAK

Parte hartzen dutenek egindako film laburra 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerakoa izan behar da.

Aurreko edizioan parte hartu duten lanak ezin izango dira berriz ere aurkeztu.

Ez dira onartuko komunikazio kanpainak, ez eta izaera komertziala duten filmak.

Film laburraren produkzio urtea amaierako tituluetan azaldu behar da.

 

2.- ATALAK

Lehiaketak 2 atal ditu: fikzioa eta animazioa.

 

3.- IZEN-EMATEA ETA LABURMETRAIAREN IGOERA

3.1.- Izen ematea:

Izen-ematea elektronikoki egin behar da: sakatu beheko loturan. Izen-ematea elektronikoki egiteko informazio gehiago behar baduzu, tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala kontsultatu.

Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek eta elkarteek formularioa elektronikoki bete beharko dute eta eskaerari dokumentu hauek erantsi:

  • Film laburraren sinopsi txiki bat (bi lerrotan)
  • Film laburraren fotograma bat esku-orrirako.
  • Film laburraren fitxa teknikoa.

 

Ez dago mugarik, ez aurkeztutako lan-kopuruan ezta jorratutako gaietan ere.

Lan bakoitzeko eskaera bat egin beharko da.

 

3.2- Laburmetraiaren igoera:

Filma izena ematen den leku beretik edo Vimeo webgunetik igoko da.

Film originala MP4 formatuan jaitsi ahal izan behar da.

Laburmetraia igotzeko bi aukera daude, izena ematen den leku beretik edo Vimeo-tik:

Izena ematen den leku beretik:

  • Film laburra igotzeko, leiho berri bat irekiko da, non lanaren izenburua eta egilearen izen-abizenak adierazi beharko diren.
  • Filma aukeratu eta igota, leihoa automatikoki itxiko da eta izen-ematearen orrira bueltatuko da.
  • Pantaila honetan “Artxiboa igo dut” klikatu beharko da eta formularioa betetzen jarraituko da eta beharrezkoa den dokumentazioa eransten.

 

Vimeo:

  • Era pribatuan igo beharko dira film laburrak, sarrera mugatuarekin eta pasahitza erabilita. Esteka eta pasahitza izena emateko formularioan adierazi beharko dira.

 

Lanak aurkeztu behar dira euskaraz, gazteleraz edo hizkuntza horietako batean azpititulatuta.

Gehienez jota, eta kredituak barne, 20 minutu 00 segunduko iraupena izango dute lanek.

2019ko urtarrilaren 1a baino lehen egindakoak ezin dira aurkeztu.

 

4.- EGUTEGIA

  • Izen-ematea: 2020ko maiatzaren 18tik uztailaren 16ra.
  • ASIER ERRASTI Eibarko XXI. Film Laburren Jaialdia: 2020ko azaroaren 9tik 14ra.
  • Erabakiaren jakinarazpena eta sari-banaketa: 2020ko azaroaren 14an.

 

5.- EPAIMAHAIA

Lehiaketarako bereziki izendatutako epaimahaiak erabakiko du zein lan aurkeztuko diren.

Epaimahaiaren erabakia bi aste lehenago jakinaraziko zaie sarituei.

Zalantzaren bat izanez gero, epaimahaiak erabakiko du zer egin; lanak jaialdiaren barruan zein hurrenkeratan erakutsiko diren ere epaimahaiak erabakiko du. Erabaki horiek apelaezinak izango dira.

 

6.- PROIEKZIOAK

Hautatutako lanak ASIER ERRASTI Eibarko XXI. Film Laburren Jaialdiaren barruan erakutsiko dira 2020ko azaroaren 9tik 14ra, Eibarko Coliseo antzokian.

 

7.- SARIAK

Sariak honako hauek izango dira:

  • LEHEN SARIA Javier Aguirresarobe (fikzioa)                    700 €
  • BIGARREN SARIA Javier Aguirresarobe (fikzioa)             500 €
  • Euskarazko film laburrik onena                                          700 €
  • Animaziozko film laburrik onena                                         700 €
  • Eibarko film laburrik onena                                                 200 €

 

Sarituak zeintzuk izan diren 2020ko azaroaren 14an egingo den amaierako ekitaldian jakinaraziko da. Derrigorrezkoa izango da egilea edo haren ordezkariren bat bertan egotea.

Epaimahaiaren ustez lanek nahikoa kalitaterik ez badute, sariak eman gabe geratuko dira.

 

8.- OHARRAK

Autoreek aurkezten dituzten lanen erakusteko eskubideak izan behar dituzte. Beraz, antolatzaileek ez dute beren gain hartuko baldintza hori hausteak ekar liezazkiekeen erantzukizunik.

Lanak Eibarko Udalean eta Plano Corto elkartean gordeko dira, prestakuntzarako eta kultura-kanaletan erabiltzeko xedez, baina ez irabazi asmoz.

Parte-hartzaileek lanen emisio-eskubideak lagatzeko konpromisoa hartzen dute, Jaialdirako nahiz Eibarko Udalak diru irabazi asmorik gabe antolatutako beste jarduera batzuetarako.

Lanak lehiaketara aurkezteak derrigorrez oinarri hauek onartzea dakar berekin.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak 2020: Asier Errasti Eibarko Film Laburren lehiaketa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 472 KB)