"Aratosteak Eibarren" kartel lehiaketa (2020)

Eibarko Udalaren Kultura Batzordeak 2020 Aratostetarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du.

Deskripzioa: ARATOSTEAK EIBARREN kartel lehiaketan parte hartzeko eskaera egitea.

Hartzailea: adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu, aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.

Eskaera epea: 2020ko urtarrilaren 2tik 17ra, 14:30ra arte.

Lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko bideak:

  • Elektronikoki: behean azaltzen den loturan sakatu. Kartela formatu digitalean erantsi beharko da. 15 urtetik gorakoen kasuan, NANa formatu digitalean erantsi beharko da. Tramitea elektronikoki egiteko aukera 2020ko urtarrilaren 2an aktibatuko da.
  • Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. Kartela formatu digitalean ala euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko da. 15 urtetik gorakoen kasuan, NANa ere aurkeztu beharko da PEGORAn digitalizatu dezaten.
  • Postaz: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. Untzaga plaza 1, 20.600 Eibar (Gipuzkoa). helbidera ondorengoak bidali: kartela formatu digitalean ala euskarri gogor baten gainean, izena ematerako orduan erraztu beharreko datuak (lema, adin-tartea, egilearen izen-abizenak, adina, bizilekua, telefonoa eta e-maila) jasotzen dituen dokumentua, eta 15 urtetik gorakoen kasuan, NANaren fotokopia.

 

Kartelak lemapean aurkeztuko dira. Izena ematerako orduan (elektronikoki ala presentzialki PEGORAn), egileak ondorengo datuak erraztu beharko ditu:

  • Kartelaren lema.
  • Adin-tartea: 10 urte arte, 11 eta 14 urte bitartekoa, ala 15 urtetik gorakoa.
  • Egilearen izen-abizenak.
  • Egilearen adina.
  • Egilearen bizilekua.
  • Egilearen telefonoa eta e-maila.

 

Kartelen ezaugarriak:

  • Derrigorrezko testua: ARATOSTEAK EIBARREN. Gainera deialdiaren urtea azaldu beharko da.
  • Gaia: norberaren aukeran.
  • Kolorea: norberaren aukerakoa.
  • Neurriak: 70x50 zm.
  • Lanak aurkezteko formatua:
    • euskarri gogor baten gainean, edo
    • formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin).


Tasak: doan.

Sail arduraduna: Kultura.

Sariak:

  • Saria 600 eurotakoa izango da. 10 urte arte, eta 11 eta 14 bitartekoentzat bi sari berezi izango dira (dirurik ez).
  • Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.


Oharrak:

  • Emailez ez da jasoko lanik.
  • Lehiaketan parte hartzeko eskaera egiteak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.
  • Epai-mahaiak 2020ko urtarrilaren 21ean emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina izango da.
  • Epai-mahaikideak nortzuk diren erabakia ematen den egunean jakinaraziko da.
  • Epai-mahaiak, oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz irtenbideratzeko ahalmena du.
  • Kartel saritua Udalaren esku geratuko da. Udalak, kartela argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du.
  • Saririk jaso ez duten originalak Kultura Sailean har daitezke epai-mahaiak bildu eta hurrengo 30 egunen barruan. 

 

Deskargatu dokumentuak
"Aratosteak Eibarren" kartel lehiaketaren oinarriak (2020)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 418 KB)
"Aratosteak Eibarren" kartel lehiaketan izena emateko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 100 KB)