"Aratosteak Eibarren" kartel lehiaketa (2020)
Eibarko Udalaren Kultura Batzordeak 2020 Aratostetarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du.
Deskripzioa: ARATOSTEAK EIBARREN kartel lehiaketan parte hartzeko eskaera egitea.
Hartzailea: adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu, aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.
Eskaera epea: 2020ko urtarrilaren 2tik 17ra, 14:30ra arte.
Lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko bideak:
- Elektronikoki: behean azaltzen den loturan sakatu. Kartela formatu digitalean erantsi beharko da. 15 urtetik gorakoen kasuan, NANa formatu digitalean erantsi beharko da. Tramitea elektronikoki egiteko aukera 2020ko urtarrilaren 2an aktibatuko da.
- Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. Kartela formatu digitalean ala euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko da. 15 urtetik gorakoen kasuan, NANa ere aurkeztu beharko da PEGORAn digitalizatu dezaten.
- Postaz: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. Untzaga plaza 1, 20.600 Eibar (Gipuzkoa). helbidera ondorengoak bidali: kartela formatu digitalean ala euskarri gogor baten gainean, izena ematerako orduan erraztu beharreko datuak (lema, adin-tartea, egilearen izen-abizenak, adina, bizilekua, telefonoa eta e-maila) jasotzen dituen dokumentua, eta 15 urtetik gorakoen kasuan, NANaren fotokopia.
Kartelak lemapean aurkeztuko dira. Izena ematerako orduan (elektronikoki ala presentzialki PEGORAn), egileak ondorengo datuak erraztu beharko ditu:
- Kartelaren lema.
- Adin-tartea: 10 urte arte, 11 eta 14 urte bitartekoa, ala 15 urtetik gorakoa.
- Egilearen izen-abizenak.
- Egilearen adina.
- Egilearen bizilekua.
- Egilearen telefonoa eta e-maila.
Kartelen ezaugarriak:
- Derrigorrezko testua: ARATOSTEAK EIBARREN. Gainera deialdiaren urtea azaldu beharko da.
- Gaia: norberaren aukeran.
- Kolorea: norberaren aukerakoa.
- Neurriak: 70x50 zm.
- Lanak aurkezteko formatua:
- euskarri gogor baten gainean, edo
- formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin).
Tasak: doan.
Sail arduraduna: Kultura.
Sariak:
- Saria 600 eurotakoa izango da. 10 urte arte, eta 11 eta 14 bitartekoentzat bi sari berezi izango dira (dirurik ez).
- Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.
Oharrak:
- Emailez ez da jasoko lanik.
- Lehiaketan parte hartzeko eskaera egiteak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.
- Epai-mahaiak 2020ko urtarrilaren 21ean emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina izango da.
- Epai-mahaikideak nortzuk diren erabakia ematen den egunean jakinaraziko da.
- Epai-mahaiak, oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz irtenbideratzeko ahalmena du.
- Kartel saritua Udalaren esku geratuko da. Udalak, kartela argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du.
- Saririk jaso ez duten originalak Kultura Sailean har daitezke epai-mahaiak bildu eta hurrengo 30 egunen barruan.
Deskargatu dokumentuak |
---|
"Aratosteak Eibarren" kartel lehiaketaren oinarriak (2020) Ikusi | Jaitsi (418.5 KB) |
"Aratosteak Eibarren" kartel lehiaketan izena emateko orria Ikusi | Jaitsi (100.9 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |