Eibarko Udala

Aratosteak Eibarren 2026: kartel lehiaketa

Deskripzioa: ARATOSTEAK EIBARREN kartel lehiaketan parte hartzeko eskaera egitea.

Hartzailea: adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu, aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.

Lanak aurkezteko epea: 2025ko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 20ra izango da (biak barne).

Lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko bideak:

Formulario elektronikoa betetzeko ez da inolako sinadura elektronikorik behar, ezta ere erabiltzaile eta pasahitzik. Kartela formatu digitalean erantsi beharko da.

  • Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. Kartela euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko da.

Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:

- Udal webgunearen bitartez: https://hitzorduak.eibar.eus/pegora/eu

- Telefonoz: 940 70 84 00.

Kartelak lemapean aurkeztuko dira. Izena ematerako orduan (elektronikoki ala presentzialki PEGORAn), egileak ondorengo datuak erraztu beharko ditu:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Egilearen NAN, AIZ... (14 urtetik gorakoentzat derrigorrezkoa).
  • Egilearen bizilekua.
  • Egilearen telefonoa.
  • Egilearen e-maila.
  • Egilearen adina.
  • Adin-tartea: 2010 baino lehen jaiotakoak (2010 barne), 2011 eta 2014 artean jaiotakoak (bi urteak barne) eta 2015 arte jaiotakoak (2015 barne).
  • Kartelaren lema.

 

Kartelen ezaugarriak:

  • Derrigorrezko testua: ARATOSTEAK EIBARREN. Gainera deialdiaren urtea azaldu beharko da (2026).
  • Gaia: norberaren aukeran.
  • Kolorea: norberaren aukerakoa.
  • Neurriak: 70x50 zm.
  • Lanak aurkezteko formatuak:
    • Euskarri gogor baten gainean.
    • Edo formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin).

 

Sail arduraduna: Kultura.

Sariak:

  • 2010 baino lehen jaiotakoak (2010 barne): 1.000 euro
  • 2011 eta 2014 artean jaiotakoak (bi urteak barne): sari berezia (dirurik ez)
  • 2015 arte jaiotakoak (2015 barne): sari berezia (dirurik ez)

Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.

Oharrak:

  • Ez dira onartuko posta eletronikoz eta postaz jasotako lanak.
  • Lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.
  • Epai-mahaia urtarrilaren 26an bilduko da eta gero emango du ezagutzera bere erabakia.  Epaia apelaezina izango da.

  • Epai-mahaikideak nortzuk diren erabakia ematen den egunean jakinaraziko da.

  • Epai-mahaiak, oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz irtenbideratzeko ahalmena du.

  • Kartel saritua Udalaren esku geratuko da. Udalak, kartela argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du.

  • Saririk jaso ez duten originalak Euskara-Kultura Sailean har daitezke epai-mahaiak bildu eta hurrengo 30 egunen barruan.

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak Kartel lehiaketa ARATOSTEAK EUS GAZ 2026.pdf  
Ikusi | Jaitsi (157.1 KB)