Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aratosteak Eibarren 2022: kartel lehiaketa

Eibarko Udaleko Kultura Batzordeak 2022 Aratostetarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du.

Deskripzioa: ARATOSTEAK EIBARREN 2022 kartel lehiaketan parte hartzeko eskaera egitea.

Hartzailea: adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu, aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.

Lanak aurkezteko epea: urtarrilaren 10etik 28ra izango da (biak barne).

Lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko bideak:

  • Elektronikoki: lehiaketan izena emateko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/kartelakaratosteak

Formulario elektronikoa betetzeko ez da inolako sinadura elektronikorik behar, ezta ere erabiltzaile eta pasahitzik.

Kartela formatu digitalean erantsi beharko da.

  • Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. Kartela euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko da.

Kartelak lemapean aurkeztuko dira. Izena ematerako orduan (elektronikoki ala presentzialki PEGORAn), egileak ondorengo datuak erraztu beharko ditu:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Egilearen NAN, AIZ... (14 urtetik gorakoentzat derrigorrezkoa).
  • Egilearen bizilekua.
  • Egilearen telefonoa.
  • Egilearen e-maila.
  • Egilearen adina.
  • Adin-tartea: 10 urte arte, 11 eta 14 urte bitartekoa, ala 15 urtetik gorakoa.
  • Kartelaren lema.

 

Kartelen ezaugarriak:

  • Derrigorrezko testua: ARATOSTEAK EIBARREN. Gainera deialdiaren urtea azaldu beharko da (2022).
  • Gaia: norberaren aukeran.
  • Kolorea: norberaren aukerakoa.
  • Neurriak: 70x50 zm.
  • Lanak aurkezteko formatuak:
    • Euskarri gogor baten gainean.
    • Edo formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin).

 

Sail arduraduna: Kultura.

Sariak:

  • 15 urtetik gorako pertsonak: 600 euro.
  • 11 eta 14 bitarteko pertsonak: sari berezia (dirurik ez).
  • 10 urte arteko pertsonak: sari berezia (dirurik ez).

Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.

Oharrak:

  • Ez dira onartuko posta eletronikoz eta postaz jasotako lanak.
  • Lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.
  • Epai-mahaiak otsailaren 4an emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina izango da.
  • Epai-mahaikideak nortzuk diren erabakia ematen den egunean jakinaraziko da.
  • Epai-mahaiak, oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz irtenbideratzeko ahalmena du.
  • Kartel saritua Udalaren esku geratuko da. Udalak, kartela argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du.
  • Saririk jaso ez duten originalak Euskara-Kultura Sailean har daitezke epai-mahaiak bildu eta hurrengo 30 egunen barruan.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak Kartelak Aratosteak 2022  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 317 KB)