Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Sanjuanak Eibarren" kartel lehiaketa (2020)

Eibarko Udalaren Kultura Batzordeak 2020 Sanjuan jaietarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du.

Deskripzioa: SAN JUANAK EIBARREN kartel lehiaketan parte hartzeko eskaera egitea.

Hartzailea: adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete. Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu, aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.

Eskaera epea: 2020ko maiatzaren 4tik 25era, 23:59ra arte.

Lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko bideak kanalak:

 

Kartelak lemapean aurkeztuko dira. Izena ematerako orduan, egileak ondorengo datuak erraztu beharko ditu:

  • Kartelaren lema.
  • Adin-tartea: 10 urte arte, 11 eta 14 urte bitartekoa, ala 15 urtetik gorakoa.
  • Egilearen izen-abizenak.
  • Egilearen adina.
  • Egilearen bizilekua.
  • Egilearen telefonoa eta e-maila.

 

Kartelen ezaugarriak:

  • Derrigorrezko testua: SANJUANAK EIBARREN. Gainera deialdiaren urtea azaldu beharko da.
  • Gaia: norberaren aukeran.
  • Kolorea: norberaren aukerakoa.
  • Neurriak: 70x50 zm.
  • Lanak aurkezteko formatua:
    • formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin).

 
Tasak: doan.

Sail arduraduna: Kultura.

Sariak:

  • Saria 600 eurotakoa izango da. 10 urte arte, eta 11 eta 14 bitartekoentzat bi sari berezi izango dira (dirurik ez).
  • Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.

 
Oharrak:

  • Emailez ez da jasoko lanik.
  • Lehiaketan parte hartzeko eskaera egiteak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.
  • Epai-mahaiak maiatzaren 29an emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina izango da.
  • Epai-mahaikideak nortzuk diren erabakia ematen den egunean jakinaraziko da.
  • Epai-mahaiak, oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz irtenbideratzeko ahalmena du.
  • Kartel saritua Udalaren esku geratuko da. Udalak, kartela argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du. 

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak: Kartel lehiaketa Sanjuanak 2020  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 242 KB)