Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Alkohol gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatinaren lehiaketa (2019)

Eibarko Udalaren Kultura eta Gizartekintza batzordeek alkohol gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatina sortzeko lehiaketa antolatu dute.

Deskripzioa: Alkohol gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatinaren lehiaketan parte hartzeko eskaera egitea.

Hartzailea: adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete.

Eskaera epea: apirilaren 29tik maiatzaren 10era, 14:30ak baino lehen.

Lehiaketan izena emateko eta pegatina aurkezteko bideak:

  • Elektronikoki: behean azaltzen den loturan sakatu. Pegatina eta NANa formatu digitalean erantsi beharko dira.
  • Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. Pegatina formatu digitalean ala euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko da. NANa ere aurkeztu beharko da PEGORAn digitalizatu dezaten.

 

Pegatinak lema eduki behar du erantsita. Izena ematerako orduan (elektronikoki ala presentzialki PEGORAn), egileak ondorengo datuak erraztu beharko ditu:

  • Pegatinaren lema.
  • Egilearen izen-abizenak.
  • Egilearen adina.
  • Egilearen bizilekua.
  • Egilearen telefonoa eta e-maila.


Pegatinaren ezaugarriak:

  • Gaia: alkohol gehiegi ez edatea; alkohola neurrian edatea komeni dela gogoratzea.
  • Idatzia: norberaren aukeran.
  • Neurriak: 7x7 zm, borobila, lauki itxurakoa...
  • Kolorea: nahi dena.
  • Lanak aurkezteko formatua:
    • euskarri gogor baten gainean 7 x 7 zmko proportzioarekin, edo
    • formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin 7 x 7 zmko proportzioarekin).

 

Tasak: doan.

Sail arduraduna: Kultura.

Sariak:

  • Saria 180 eurotakoa izango da.
  • Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.

 
Oharrak:

  • Emailez ez da jasoko lanik.
  • Lehiaketan parte hartzeko eskaera egiteak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.
  • Epai-mahaiak maiatzaren 17an emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina izango da.
  • Epaimahaikideak nortzuk diren erabakia ematen den egunean jakinaraziko da.
  • Epaimahaiak, oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz irtenbideratzeko ahalmena du.
  • Pegatina saritua Udalaren esku geratuko da. Udalak, pegatina argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du.
  • Saririk jaso ez duten originalak Kultura Sailean har daitezke hurrengo 30 egunen barruan. 

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak: Alkohol gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatina (2019)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 273 KB)