Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Afrikako dantzak tailerra (2020)

Tailer honetan Yoruba antzinako kulturako Jainkosen dantza afro-kubatarrak ikasiko ditugu. Klaseek gure portaeren esplorazio espazioa proposatzen dute, printzipiotzat hartuta Orishak balioak, haien kantuak, dantzak eta filosofia, gure eguneko praktikara gehitzeko. Emozioz gozatzeko, sentitzeko eta lehertzeko tailerra da, gozamen eta alaitasun giro batean.

Helburuak: 

  • Emakumeen gorputz-adierazpena indartzea.
  • Mugimendu-askatasuna ematea, indar fisikoa zein barruko indarra nabarmentzeko.
  • Gure beharrak kanalizatzea eta gure parte-hartze soziala hobetzea.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz. 

Formatzailea: Dairi Martínez Brown. 

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak. 

Non eta noiz: PORTALEKO ikastaro-gelan, astearteetan. 2020ko urriak 20 eta 27, azaroak 3, 10, 17 eta 24 eta abenduak 1, 15 eta 22. Egoeraren ondorioz ezinezkoa bada, beste toki batean egingo da, edo online. 

Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara (18 ordu guztira). 

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean egingo da, erreziboa helbideratuta. 

Ikasle kopurua: gutxienez 6 ikasle, eta gehienez 12 ikasle. 

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelaniaz. 

Eskaera egiteko tokiak:

 

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, izen emateak presentzialki egiteko aurrez hitzordua eskatu behar da PEGORAn eta ANDRETXEAn. Irailaren 30ean, PEGORAn eta ANDRETXEAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera. 

Eskaera egiteko epea: 2020ko irailaren 1etik 30era arte (biak barne). Izena emateko azken egunean, irailak 30, ANDRETXEAn eta PEGORAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera, aldez aurretik hitzordua eskatuta. 

Aurkeztu beharreko agiriak: 

  • Ikastaroaren matrikula-orria behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Matrikulazioa presentzialki egiten bada, nortasun agiri nazionala aurkeztu beharko da emandako datuak egiaztatzeko.

 

Kudeaketa arauak: 

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 2an. 

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera. 

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzuan) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriak 2. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egiten da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituzten pertsonak izaten dira aukeratuak, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 2tik aurrera. 

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

 

Deskargatu dokumentuak
Afrikako dantzak tailerrean izena emateko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 131 KB)
Afrikako dantzak tailerra: informazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 358 KB)
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)