2023ko San Andres azoka
San Andres azokaren helburua Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktu hauen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egitea da: barazkiak, frutak, Euskal Labela duen eztia, ardi-gazta eta eskuz egindako ogia. Erakusteko eta saltzeko –ez ordea lehiaketarako- goiko produktu horiez gain, aipatutako lurralde horietako txakolina eta loreak ere egon daitezke eta baita Deba Beheko nekazaritza-ustiategietako gaztak ere.
Eskaera epea: 2023ko azaroaren 1etik 12ra (biak barne).
Izena emateko kanalak: Formularioa bete:
https://formularioak.eibar.eus/eu/azoka2023sanandresak
Formulario elektronikoa betetzeko ez da inolako sinadura elektronikorik behar, ezta ere erabiltzaile eta pasahitzik.
Honako agiri hauek erantsi beharko dira:
- Eskatzailearen NANa, IFZ edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Azokan aurkeztuko den produktuaren fitxa behar bezala beteta (PEGORAn eta udal web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).
- Fruta eta barazkiak: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
- Ogia: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun erregistroa. Eskuz egindado gozokiak ere ekarriz gero, dagokion osasun erregistroa.
- Ardi gazta: Idiazabal gazta jatorri-deituan erregistratuta egotearen edo Artzai Gazta elkartearen bazkidea izatearen egiaztagiria.
- Eztia: Euskal Labela.
- Txakolina: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun erregistroa.
- Loreak: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
- Deba Beheko gaztak: nekazaritza- ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun-erregistroa.
- Poteetan sartutako produktu eta baserriko kontserbak: nekazaritza ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta dagokion osasun erregistroa.
OHARRA: Nahikoa izango da Nekazaritza Ekologikoaren etiketa aurkeztea azokako edozein produktutarako.
Baldintzak: irakurri atxikitako Oinarriak San Andres Azoka 2023 dokumentua.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Oinarriak San Andres Azoka 2023 Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
ARDI GAZTA Fitxa Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
BARAZKIAK Fitxa Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
DEBA BEHEKO GAZTAK Fitxa Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
EZTIA Fitxa Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
FRUTAK Fitxa Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
LORAK Fitxa Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
OGIA Fitxa Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
TXAKOLINA Fitxa Ikusi | Deskargatu ( ![]() |