Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019ko San Andres XXVII. Bakailau lehiaketa

EIBARKO UDALAk antolatua, ALKORTA ANAIAK, SOLERA EIBARRESA ETA SOC. COOP. VIRGEN DE LA ESTRELLAren (MAIMONA) laguntzarekin.

OINARRIAK

Noiz izango da: 2019ko AZAROAren 24an (igandea).

Lanean hasteko ordua: 11:00.

Lehiaketa 12:30ean amaituko da.

Non: Untzaga plazan.

Eibarren dauden elkarteek, beste herrialde batzuetako etxeek edota lagun-taldeek har dezakete parte.

Talde bakoitza bi lagunek osatuko dute; baina sukaldari zaletuak izan behar dute, eta ez profesionalak edo hortaz bizi direnak. Bikoteko kide batek Eibarren erroldatuta egon behar du.

Izena emateko epea: 2019ko azaroaren 4an hasiko da eta azaroaren 14an arratsaldeko 14:30ean amaituko da.  

Lehiaketan parte hartzeko izena emateko bideak:

  • Elektronikoki: behean dagoen loturan sakatu.
  • Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

 

Gehien jota 50 bikote. Izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko partehartzaile-kopurutik gorakoa bada, aukeraketa zozketa bidez egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan azaroaren 15ean, 11:00etan.

Antolakuntzak jarritako osagaiak —bi kilo bakailao eta olio birjina estra, 0,7 azidotasunekoa— Untzagan jasoko dira lehiaketa egunean bertan, 10:30ean eta parte hartzaileek 30 euroko kuota ordainduko dute izena emateagatik.

Lehiaketa egunean, taldeek 10:30ean egon beharko dute Untzagako karpan, postuak banatzeko.

Parte hartzaileek berakatzak ekarri beharko dituzte, eta pipermina eta gatza ere onartuko dira. Bakailaoa prestatzeko behar diren tresnak, kazuela barne, bikote parte hartzaileek ekarriko dituzte; saltsa egiteko tresnak ere erabili ahalko dira, hala nola hagaxkak edo barillak, iragazkiak… Bakailaoa pil-pilean eginda entregatuko da. Antolakuntzak emandako 2 kiloak prestatu beharko dituzte bikote parte hartzaileek, ezkatak kendu ondoren.

Epai-mahaia sukaldari ezagunez osatua egongo da.

Sari hauek banatuko dituzte:

  • 1º. Garaikurra, txapelak, 300 €, eta Alkorta Anaiak, www.vinosconsolera.com , Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak.
  • 2º. Garaikurra, 200 €, Alkorta Anaiak, www.vinosconsolera.com eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak.
  • 3º. 100 € eta www.vinosconsolera.com eta Soc. Coop. Virgen de la Estrella olioak (Maimona) etxeek emandako produktuak.

 

Epai-mahaiak erabakitakoa apela-ezina izango da.

Lehiaketan izen-emateak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak: 2019ko San Andres XXVII. Bakailau lehiaketa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 244 KB)