egoibarra

Albistea Octet Stream …eta kitto! astekariak atal berri bat sortuko du Ego Ibarra batzordearen “Eibartarren Ahotan” asmoan oinarrituta. 2019/10/29
Eibarko antzinako pasarte, ohitura eta hainbat kontu gogora ekarri eta irakurleei horien berri ematea da atal berriaren xedea.
Albistea Octet Stream Daniel Txopitea (1950-1997) eta Ainize Txopitea: aita-alaben arteko erakusketa hil honen 20an amaituko da. 2019/10/09
Albistea Ipuruako komentua eta eliza barrutik ezagutzeko testigantzak batzen dituzten bideo bi webgune honetan 2019/09/27
Oroitzapenez eta bizipenez betetako eraikina, duela gutxi Eibarko Udalak erosia.
Albistea Arrateko Amaren dantzak: XXI. menderako tradizio bat. Kezka dantza taldeak sortua eta 2005ean ezarria, Arraten dantzatuko da irailaren 8an. 2019/09/04
Arrate antzinatik izan da erromeria leku, hala egiaztatzen dute XVIII mendeko grabatu zahar batek eta hainbat agirik.
Albistea XIV. Juan San Martin Beka 2019ko ikergaia: Historia. 2001etik hona eman diren bekak eta argitara emandako lanak. 2019/08/30
2019ko ikerketa-lanaren proiektuak Eibarko Udalean aurkezteko epea 2019ko irailaren 2etik urriaren 11ra bitartean izango da.
Albistea Eibarko Itun Federalaren 150. urteurrenaren hitzaldi eta ponentzia guztiak webgune honetan 2019/07/24
Ekainaren 22an Eibarren izandako saio guztiak hiru zatitan plazaratu dira
Albistea Eibarko Unibertsitate Laborala 1968-2018 liburua webgune honetan. 2019/07/17
385 orrialdetan biltzen diren 16 ataleko liburu mardulean daude jasota Eibarko Unibertsitate Laboralaren historia eta 50 urte hauetan izan dituen bizipen guztiak.
Albistea Argazkiak mintzo: gure herriaren historia-geruzak Eibarko auzoetan. 2019/07/11
Uztailean, hiru argazki handi jarriko dira, bata Arratebidean, bestea Ubitxa kalean, eta hirugarrena Txontan.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea webgune honetan, herriko kioskoetan eta etxeetan 2019/06/28
Aldizkariko artikulugile guztiak dira eibartarrak eta herriko hainbat gai dituzte mintzagai eta hizpide: kirola, politika, musika, gizartea…
Albistea Eibarko Itun Federala 1869-2019: 150 urte San Juan bezperan 2019/06/19
1869ko ekainaren 23an bildu ziren Eibarren Euskal Herriko federaziozale errepublikarrak eta Eibarko Ituna sinatu zuten.
Albistea Eibarko industria-eraikin guztiak sarean jarriko dira aurten plano historikoekin eta ardatz kronologikoari jarraituz 2019/05/31
Desagertutako fabrikak aztertzea izango da ikerketaren hurrengo pausoa.
Albistea audio/x-realaudio Ekitaldiz betetako 54. Euskal Jaia Eibarren maiatzaren 10etik 12ra 2019/05/10
Aurtengo ekitaldirik hunkigarriena Fernando Abanzabalegi zenari eskainiko zaion omenaldia izango da, Euskal Jaiaren alde egin zuen lan eskergatik.
Albistea Octet Stream Enrique Zuazua Iriondo gure herriko matematikari handiak maiatzaren 9an jasoko du Alexander von Humboldt ikerketa-saria. 2019/05/02
Alexander von Humboldt Professorship ikerketarako sari garrantzitsuena da Alemanian eta nazioartean lanean diharduten izen eta sona handiko ikertzaileak hartzen ditu bere baitan.
Albistea "Amaña Hauzoa" izeneko orrixka xumeetatik "Gure Herria" aldizkari sendora: Ego Ibarra batzordeak "Gure Herria" auzo-elkarteak 70ko hamarkadan argitaratu zuen aldizkariaren ale batzuk digitalizatu ditu eta webgune honetan kaleratu. 2019/04/11
Amaña izan zen lehenengoa 1975-75 inguruan auzoa hobetzeko lan-talde bat sortzen. "Gure Herria" elkartea 1976an egindako Asanblea batean eratu zen eta Eibarko auzo guztietan antolatu.
Albistea Zigor-destakamentuak Gipuzkoan hitzaldia Eibarko Udal Liburutegian, apirilaren 10ean. Gure herrian, 1943. urtean, 125 presok jardun zuten beharrean herriaren berreraikitze-lanetan. 2019/04/05
Estatu-intereseko herrilanak egiteko sortu zituen frankismoak Errepublikaren alde egin zuten presoekin osatutako destakamentuak. Eibarko hitzaldian, “Nicolas Guerendain” elkarte irundarrak gaiaren inguruan atera duen liburuaz hitz egingo du Aiala Oronoz ikerlariak.
Albistea object code Eibarko Udal Artxiboak atal berri bat zabaldu du bere dokumenturik ezkutuenak gordelekutik atera eta ikusarazteko. 2019/03/28
"Artxiboaren sekretuak" atalak Eibarko herriaren iragan urruneko gertakizunak kontatzen ditu, aspaldiko jazoera haiek gerturatuz eta oraineratuz. Eibartar xumeei jazotako benetako gertakariak, protagonisten izenak eta bizipenak ezagutarazi eta ahotsa ipintzen die mikro-kontakizun antzeztuen bidez.
Albistea Bisita gidatua San Andres eliza ezagutzeko, martxoaren 26an goizeko 10etan 2019/03/20
Ikastenek antolatu duen bisita gidatuari esker San Andres eliza barrutik ondo ezagutzeko aukera ematen die eibartar guztiei martxoaren 26an, martitzena, goizeko 10etan.
Albistea ATK inset Emakume eta behargin: herriko emakumeen ahotsak plazara, Eibartarren Ahotan proiektuaren bitartez 2019/03/07
Eibartarren Ahotan ahozko bildumak emakumeek bizi izandakoaren testigantza paregabeak jasotzen ditu.
Albistea Beharraren memoria batzen: Ego Ibarrak 2018an batutako testigantza paregabeak sarean. 2019/02/13
Ondo egindako lanaren eredu: Ignacio Ugartechea (Ignacio Ugartechea SA); Pablo Aranceta (Cerámica Eibarresa); Jose Antonio Albizu (AYA); Rafael Osoro Alberdi (AYRA Durex); Enrique Franco Albizuri (DEJ); Lorenzo Zabala eta Miren Lorea Lasa senar-emazteak (Norma, Motobic-Precicontrol) .
Albistea Eibarren 27.600 pertsona bizi gara, 14.164 andrazko eta 13.436 gizonezko. Iaz, 2018an, 27.474 ginen. 2019/01/29
Hona datuak: 0tik 25 urte bitartekoak, 6.421; 26tik 50erakoak, 8.900; 51tik 65erakoak, 5.795; 65etik 100erakoak, 6.476; eta 100dik gorakoak, 8.
Albistea www.egoibarra.eus webgunean 2018an izandako bisitak: 24.605 bisitari eta 34.000tik gorako bisita 2019/01/22
Orotara, joan zen urtean 106.600 orrialde bisitatu dira, eta bisitari bakoitzak, batez beste, 3,43 orrialde ikusi ditu eta 2:21 minutu egin ditu webgunea bisitatzen.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea webgune honetan, herriko kioskoetan eta etxeetan: 1952tik lanean etengabe. 2019/01/11
1952tik hona etengabe kaleratu den herriko aldizkari historikoaren azken alea dugu oraingoa
Albistea Juan Antonio Palacios eibartarrak harri-jasotzeari buruz egin duen argazki-erakusketa ikusgarria Portalean, urtarrilaren 5era arte. 2018/12/21
“Harria” erakusketan, kirolariak harriarekin duen erlazioari buruzko lan ezin ederragoa egin du Palaciosek, formatu handian. Ikerketa eta sormena ditu oinarri.
Albistea Toribio Etxebarriaren "Viaje por el país de los recuerdos" liburua abenduaren 19an aurkeztuko da Eibarko udaletxean, 19:30ean 2018/12/13
Aurkezpenean, Ernesto Barrutia eibartarrak irakurriko ditu liburuaren pasarte batzuk eta horiek izango ditu hizpide eta mintzagai hitzaurrearen egileak, Luis Castells historialariak.
Albistea Troff document 2018ko Abbadia Saria, "Euskal Herriko Ahotsak" proiektu eibartarrarentzat 2018/11/27
Euskararen normalizazioaren alde lan egin duten pertsona eta egitasmoak saritzen ditu urtero Abbadia Sariak eta aurtengo irabazlea Ahotsak.eus webgunea izango da, "azken 15 urteotan Euskal Herriko ahozko ondarea jasotzen eta katalogatzen egin duen lanarengatik". Eibartarrontzat bereziki pozgarria da albistea, Eibarko Markeskua jauregian daukalako egoitza egitasmo honek, eta bere lehenengo urratsak ere Eibarren eman zituelako, Eibartarren Ahotan proiektuaren eskutik.
Albistea Niceto Muguruza (1882-1920) mediku eibartarraren "Nociones generales de higiene del obrero siderúrgico" liburua azaroaren 28an aurkeztuko da Eibarren. 2018/11/20
Lehen edizioaren ehungarren urteurrenean (1918) Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteak argitaratu du liburua eta Eibarko udaletxean aurkeztuko du hil honen 28an, iluntzeko 7etan.
Albistea Octet Stream 2018ko EXFIBAR erakusketa: Eibarko Udal Artxiboa. 2018/11/13
Aurtengoan, Filatelia Elkartearen urteroko erakusketak Eibarko Udal Artxiboa du hizpide eta mintzagai. Erakusketa azaroaren 25etik abenduaren 2ra izango da.
Albistea Octet Stream Eibar aldizkariaren 14. alea argitaratu da 2018/10/26
Eibar aldizkariaren azken alea webgune honetan, herriko kioskoetan eta etxeetan duzue Benigno Plazaola Funtsaren argazki eder bat azalean duela.
Albistea Octet Stream Argitaratu da "Itzalitako kalabazen berpiztea" liburua, Arimen Gau, Hallowen eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa 2018/10/19
Liburuaren egileek, Josu Ozaita eta Jaime Altuna ikerlariek, 2015eko Juan San Martin beka irabazi zuten orain UEUk editatu duen lan honekin.
Albistea Toribio Etxebarriaren "Viaje por el país de los recuerdos" liburua laster kalean. Aurten, 50 urte betetzen ditu 2018/10/08
Mexikon argitaratu zen lehenengo aldiz, 1968an. 2018ko edizio bereziak Luis Castells historialariaren hitzaurrea du.