egoibarra

Albistea Octet Stream Konbentzioko gerra, herriaren suntsiketa eta Marruko gerrillaria 2021/07/13
1794ko abuztuaren 29an, frantses soldaduak Eibarren sartu eta txikizioak eragin zituzten. Gure herria izan zen Gipuzkoan gerratik kaltetuen atera zena.
Albistea Octet Stream Errepublikaren 90. urteurreneko hitzaldi biak sarean: "Errepublikanismoa Gipuzkoan" eta "Emakumea eta II. Errepublika". 2021/07/07
Unai Belaustegi EHUko irakasleak eta María José Villa EHUko ikerlariak apirilean Coliseoan emandako hitzaldiak dira.
Albistea "Harro nago zutaz, Eibar!" vs "Amorratu egiten nauzu, Eibar!" argazki-lehiaketa Eibarko herriaren 675. urteurrenean 2021/07/01
Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldearen gidaritzapean, herriaren alde onak eta alde txarrak seinalatzeko argazki-lehiaketa antolatu du Ego Ibarrak. Oinarriak eta parte-hartzeko formularioak irailean argitaratuko dira.
Albistea Eibarko udal artxibozainaren agerraldia Eusko Legebiltzarrean 2021/06/21
Yolanda Ruiz Urbón artxibozainak ALDEEren izenean jardun zuen, Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren Lege Proiektuari hainbat ekarpen egiteko. 
Albistea object code Untzagako San Juan ermita txikia 1900ean bota zuten Untzaga plaza berritu eta udaletxe berria jasotzeko. 2021/06/16
Ermita zaharraren aldarea eta San Juanen irudia herriko ospittalera eraman zituzten.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea, 153. zenbakia, kalean eta webgune honetan, klik batean 2021/06/15
Azken aleak aukera ematen du artikuluetako izenburuetan klik egin eta zuzen-zuzenean joateko.
Albistea object code 1739ko bando zahar bat , besteak beste, etxera erretiratzeko ordua arautzen zuena; garai hartan ere ez ziren denak konforme egongo. 2021/06/02
Alkateak bando bat atera zuen herritarren artean sortzen ziren tirabirak-eta arautzeko; 17 agindu ziren guztira, eta eguneroko bizimoduko hainbat gai aztertzen ziren bertan: zaratak, garbitasuna, saltokiak...
Albistea Josu Txueka, Ludger Mees eta Unai Belaustegi historialarien hitzaldiak jende guztiarentzat jarri dira sarean 2021/05/27
Eibarko BHIko hiru ikastetxeekin (Aldatze, Institutua eta La Salle) batera antolatutako hitzaldiak Ego Ibarraren YouTube kanal estreinatu berrian.
Albistea Herriko kanposantuak, katolikoa eta zibila. “Zibiletik” edo “elizatik” egindako hiletak, biak antzinakoak Eibarren. 2021/05/20
Kanposantu zaharra, Ibarkurutzeko Anuntziazioko Andra Mari ermitaren ondoan zegoen, Ibarbea etxearen lursailetan.
Albistea Octet Stream Zuloagaren koadroak: zozketan ateratako ordezko zenbakien zerrenda. 2021/05/18
Koadroak jasotzeko epea hilaren 15ean amaitu zen; beraz, jaso ez diren koadroek erreserba-zenbakia dute.
Albistea Parrokiako erloju zaharra zaharberritu egingo da, hiriaren 675. urteurrena dela eta, ikusgai egon dadin 2021/05/12
Ignacio Zubillagak egindako erlojua 1910ean jarri zuten elizaren dorrean.
Albistea 1603. urteko maiatzaren 7an etorri ziran Eibarrera, Burgostik, Agustinen Erreformako komentuko lehenengo monjak, Errebaleko Agustinak. 2021/05/06
Moja hauek izan ziren Errebaleko komentuaren sortzaileak: Mariana de San José, Leonor de la Encarnación, María de Jesús eta Constanza de San Pablo.
Albistea Gure Herria auzo-elkarteak 70ko hamarkadan argitaratu zuen aldizkariaren ale batzuk, haren Estatutuak eta beste agiri batzuk digitalizatu ditu Ego Ibarrak 2021/05/03
Elkartearen Estatutuak 1976ko martxoaren 4an onetsi zituen gobernadore zibilak.
Albistea Octet Stream Eibarko zenbait arropa-dendatan egon ziren Zuloagaren 28 koadroren kopia baimenduen zozketa egin da 2021/04/28
Txartel-salmentarekin batutako dirua Gipuzkoako Elikagaien Bankurako izan da.
Albistea Azpilikuetatarren “Atzo goizeko ipuiñak”: Eibarko San Andres Kontzeju zaharraren 1501eko Ordenantzak 2021/04/23
Ibarra goikoa (Ibargaiñ) etxearen ondoan batu zen Juan Pérez de Sumendiagaren Alkatetzako Kontzejua eta Ordenantza berriak egitea erabaki zuen.
Albistea audio/x-realaudio Zuloagaren koadroen zozketa apirilaren 28an izango da, eguerdiko 13:00etan. Emaitza apirilaren 29an emango da ezagutzera. 2021/04/20
Herriko dendetan erakutsi ziren 28 margolanak zozketatuko dira, Elikagaien Bankuko lehendakari andrea eta arduradunak, Eibarko alkatea eta Ego Ibarraburua aurrean daudela.
Albistea Apirilaren 14an abiatu da Udaberriko Euskal Jaiaren programa Eibarren 2021/04/16
Eibarko Klub Deportiboko Kultura, Mendi eta Kezka-dantza batzordeen artean antolatu da.
Albistea Errepublikanismoa Gipuzkoan: Eibarko Paktu Federaletik (1869) Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapenera (1931) hitzaldia apirilaren 21ean, Coliseoan 2021/04/15
Unai Belaustegi EHUko irakaslea euskaraz arituko da errepublikanismoaren bilakabideaz eta ibilbideaz.
Albistea Errepublika egunaren bezperan bertan hasi ziren Eibarko “zapatu inglesak”. 1931eko apirilaren 13an erabaki zen astea 44 lanordukoa izatea Eibarko tailerretan 2021/04/13
Apirilaren 12ko hauteskundeetan izandako emaitzen ondorioz, Udal berria eratu zen Alejandro Telleria alkateak zuzenduta.
Albistea Apirilaren 14an, Coliseoan, “II. Errepublika eta emakumea: politikagintza, legeria eta hezkuntza” hitzaldia, 19:00etan. 2021/04/07
María José Villa Rodriguez EHUko ikerlari adituak azalduko du zein izan zen Errepublikaren lege-aldaketen benetako eragina emakumeen bizitzan.
Albistea Eibarko ermiten eta santutxuen inguruko ahozko testigantzak eta irudiak batu ditu Ego Ibarrak 2021/03/30
Badihardugu elkartearen eskutik, 16 ordu baino gehiago grabatu dira herriko ermiten gainean dakiten 11 pertsonarekin. Aurten, dokumental bat kaleratuko da material guztiarekin.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea, kalean eta webgune honetan 2021/03/26
2021eko aurreneko aleak hainbat gairi buruzko artikuluak jasotzen ditu bere baitan.
Albistea Octet Stream Azpilikuetatarren "Atzo goizeko ipuiñak": 1563. urteko martxoaren 11n, Pio IV.a Aita Santuak, Arrateko jaia, Kontzezio egunetik (abenduan 8an) irailaren 8ra aldatu zuenekoa 2021/03/24
Irailean ez da elurrik eta hotzik izaten; horixe izan zen eguna aldatzeko arrazoia. Gregorio Mugikak Monografía Histórica de Eibar liburuan dakar “Breve que el Papa Pío IV extendió autorizando el traslado al 8 de septiembre de la fiesta que en el Santuario de Arrate se celebraba el 8 de diciembre” agiriaren transkripzioa, Fray J. M. de Echezarretak egindako itzulpenaren gaztelerazko bertsioa, alegia.
Albistea Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila (1931-1937/39) 2021/03/15
Unai Belaustegi ikerlariak Errepublikaren 90. urteurrena eta gerra zibila ekarriko ditu gogora martxoaren 16an eta 23an La Salle-Azitain ikastetxean eskainiko duen hitzaldian.
Albistea Octet Stream Euskadiren sorrera. 1936ko Autonomia Estatutua: aurrehistoria polemikoa eta amaiera gazi-gozoa 2021/03/11
Ludger Mees historialariak Eibarko Coliseoan emango duen hitzaldia martxoaren 18an izango da, 12:30ean, Aldatzeko ikasleentzat eta jende ororentzat.
Albistea Azpilikuetatarren “Atzo goizeko ipuiñak”. Eskandalua San Andres elizan, 1557ko martxoaren 28an, igandea, elizkizunak ospatzen ari ziren bitartean. 2021/03/10
Juan Martínez de Arrizabalaga alkatea bere jarlekura joan zen eta Pedro López de Ibarra, Karlos V.aren faboritoa, zegoen jarrita bertan.
Albistea Langile mugimendua XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen hasieran, Eibarren eta inguruan 2021/03/04
Iosu Txueka historialariak hitzaldi hori eskainiko die Eibarko Institutuko ikasleei eta gaia azaldu ondoren ikasleen galderei erantzungo die.
Albistea object code Eibar herriaren 675. urteurrenean hitzaldiak antolatu dira Eibarko DBH4 eta Batxilergoko ikastetxeetarako 2021/03/02
Ego Ibarra batzordeak herriko ikastetxeekin batera egindako elkarlanari esker, Historian aditu diren hainbat irakaslek hitzaldiak eskainiko dituzte martxoan zehar.
Albistea object code Azpilikueta aita-semeen “Atzo goizeko ipuiñak”, Eibarren 675. urteurrena ospatzeko 2021/02/23
Gure historiaren parte diren pasadizoak eta istorioak modu umoretsu eta ludikoan ekarriko dituzte gogora.
Albistea "El verdadero Zuloaga" liburua otsailaren 24an aurkeztuko da Eibarren, Ignacio Zuloaga Institutuan 2021/02/17
20 adituren eskutik, Zuloagaren obrari buruz inoiz idatzi den libururik sakonena.