egoibarra

Albistea Juan San Martinen jaiotzaren mendeurreneko (1922-2022) omenezko ekitaldia sarean 2022/09/22
Luis Alberto Aranberri Amatiñoren “Sorlekutik sorlekura” eta Jabier Kaltzakortaren “Juan San Martinen gaztetako lanak: Zirikidak eta Eztenkadak” hitzaldiak ikusgai eta entzungai.
Albistea Octet Stream Eraikin berezi eta sinbolikoa eibartarrentzat, Arrateko Andre Mariaren basilikak egitura arkitektoniko esanguratsua gordetzen du: egurrezko ganga berezia 2022/09/07
Gangaren eraikuntza-garaia 1577 eta 1583 artean baseliza berreraikitzeko egindako lanen barruan kokatzen da.
Albistea Mercedes Kareaga Bekaren (MKB) 2022ko bigarren deialdia kaleratu du Eibarko Udalak, aurrenekoa hutsik geratu baitzen 2022/08/30
Irailaren 1etik urriaren 31 bitartean izango da lanak aurkezteko epea. Beka euskaraz egindako ikerketa-lanentzat da.
Albistea Octet Stream Zaharberritu egingo da Orbeatarren Untzagako etxe-torreko fatxada nagusiaren balkoia apaintzen zuen arkabuzariaren irudia 2022/07/21
Berroneratu ondoren, elementu hori Eibarko Armagintzaren Museoan erakutsiko da.
Albistea Gari-jotzea izango da gaur Eibarko Zozola baserrian. Galsoroak bost gari mota zahar ditu 2022/07/15
Eibarko baserrietan galsoro asko zegoen 60ko hamarkadara arte; errotak ere, jakina, martxan zeuden sasoi hartan.
Albistea MKB Mercedes Kareaga Beka hutsik geratu da eta 2. deialdia kaleratuko da irailean 2022/07/14
Ego Ibarra Batzorde Aholkulariak, 2022ko uztailaren 6an egindako bilkuran, 2. deialdia aurten bertan berriro kaleratzea erabaki du.
Albistea application/x-troff-me Kezka dantza taldea Galesera joango da uztailean, Gerra Zibiletik ihesi euskal umeak errefuxiatu zireneko 85. urteurrenean; tartean, Eibarko 21 ume 2022/07/07
Uztailaren 14an eta 15ean Eibarko dantza-taldea Caerleon-Newporten izango da The Basque Children UK’37 elkarteak antolatutako biltzarrean dantza egiten.
Albistea Eibarko erriturik zaharrenetakoa, Akondiako konjurua, San Pedro ermitan, uztailaren 3an, goizeko 11etan 2022/07/01
Antzina, latina erabiltzen zen, gaur egun, euskara. Hona dakartzagu testuok gure herriko erritu zahar honen lekuko.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea, 2022ko udakoa, kalean eta webgune honetan. 2022/06/28
Webgune honetan aukera dago aldizkariaren aurkibideko artikulu-izenburuetan klikatu eta zuzen-zuzenean joateko.
Albistea Udal Artxiboa kalera: eibartarrok gure herriaren 1889tik 1988ra bitarteko historia irudiz ezagutzeko aukera izango dugu 2022/06/08
Artxiboaren pelikula- eta argazki-bilduma ederrenak Untzagan, bihar, ekainak 9, lau saiotan (11:00, 13:00, 17:00 eta 19:00)
Albistea Eibarko ikertzaileak plazara UEUren 50. urteurrenean, Markeskoan 2022/06/01
Felix Elortza, Iraia Muñoa, Miren Atristain, Jone Amuategi eta Arrate Hernández herriko ikerlariak arituko dira gaurko ekitaldian
Albistea Herriko zortzi mugarri historiko konponduko dira, Klub Deportiboko adituen gidaritzapean 2022/05/27
Ego Ibarra Batzordeak, maiatzaren 25ean egindako bilkuran, azken urte hauetan kaltetu diren mugarriak konpontzeko erabakia hartu du.
Albistea Octet Stream Mercedes Kareaga Bekaren lanak aurkezteko epea maiatzaren 30ean amaituko da 2022/05/20
Beka honekin Eibarko herriarentzat interes berezia duten historia arloko ikerketa-proiektuak sustatu eta zabaldu nahi dira. Aurreneko edizio honetan Mercedes Kareagaren beraren biografia izango da ikergaia
Albistea Octet Stream Aurten argitaratuko da Viteritarrak / Los Viteri de Eibar liburua, Isaac, Javier eta Alberto Saénz de Viteri medikuen biografiak bilduko dituen lana. 2022/05/13
Bokazioan oinarrituta eta mediku-lana herritarrentzako zerbitzutzat hartuta, etengabe sendagintzan jardun duten hiru belaunaldiren historia islatuko du liburuak.
Albistea 60ak eta Trantsizioa Eibarren: Ego Ibarrak urte haiek gertutik bizi izan zituzten eibartarren testigantzak eta bizipenak batu ditu 2022/05/05
Eibarko Trantsizioaren eta orduko ahozko artxiboaren aurreneko 15 hiztunen lekukotasunak jaso dira
Albistea Eibarko Udalak Mercedes Kareaga Bekaren lehenengo deialdia kaleratu du 2022/04/29
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 1etik 30era bitartean izango da. Proiektuak elektronikoki aurkeztu behar dira, Udalaren webgunetik.
Albistea Elena Barrena Osoro historialari eibartarraren "Eibar y los caminos medievales" hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean 2022/04/25
Eibartarren sustraiak azaldu zituen Behetarrak Elkartearen eta Azitaingo parrokiaren laguntzarekin antolatutako ekitaldian
Albistea PS document Eibarren aldarrikatu zen II. Errepublikaren inguruko informazioa Ego Ibarraren webgunean eta Youtuben entzungai, ikusgai eta irakurgai 2022/04/13
Eibarko Paktu Federaletik hasi, I. Errepublikaren urrats txiki hartatik igaro eta II. Errepublikara iritsi arte. Ezin da ahaztu II. Errepublikak izan zuela bere aurrekaria: 1869ko ekainaren 23an bildu ziren Eibarren Euskal Herriko federaziozale errepublikarrak eta Eibarko Ituna edo Paktu Federala sinatu zuten
Albistea I. Merzedes Kareaga Beka: Eibarko herriarentzat interes berezia duten ikerketa historikoko proiektuak xede 2022/04/05
Mercedes Kareagaren biografia izango da ikerketa-gaia 2022ko deialdian, emakumeen, beharginen eta behartsuenen alde lan handia egindako andrazkoaren biografia osatze aldera.
Albistea Octet Stream Jesus Gutiérrez eibartarraren "Urriko Iraultza Eibarren: 1934ko urriaren 5eko gertakariak" hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean jarri da 2022/04/01
Armeria Eskolan azaldu zituen Eibarren izandako gertakariak, Ikasle Ohien Elkartearen laguntzarekin antolatutako hitzaldian, Eibar herriaren 675. urteurrenaren harira
Albistea Ahozko historia, memoriaren transmisioa: Emakumearen hitza ez da ur gaineko bitsa (Palabra de mujer) dokumentala Ego Ibarraren Youtube kanalean. 2022/03/24
Bideoak Eibarko 82 emakumeren testigantzak jasotzen ditu eta XX. mendean zehar gure herriko andrazkoek bizi izandakoa batzen du, bai eta oraingo gazte batzuen iritzia ere.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea, 2022ko udaberrikoa, kalean eta webgune honetan 2022/03/23
Webgunean aukera dago historia luze bezain oparoko aldizkariaren aurkibideko artikulu-izenburuetan klikatu eta zuzen-zuzenean joateko.
Albistea Batxilergoko eta DBHko goi-zikloko eta Batxilergoko ikasleak Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean erakusketan 2022/03/14
Eibar BHI Institutua, Aldatze eta La Salle-Azitain ikastetxeak ari dira parte hartzen Ego Ibarra batzordeak erakusketa hau egiteko asmoa planteatu zuenean, batik bat, gazte jendeari begira egin zuen, mezu argi hau helarazi nahian: berdintasunerako bidea luzea da, oraindik ere egiten ari da, eta berehala gal daiteke lortzea asko kostatu dena.
Albistea audio/x-realaudio Jose Antonio Azpiazuren “Elkano eta Eibarko armak” hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean dago eskura 2022/03/08
Eibarren 675. urteurrenaren harira, Akebai plataformaren laguntzarekin antolatutako hitzaldia izan zen.
Albistea "Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean" erakusketa martxoaren 3an inauguratuko da Portalean 2022/02/24
1900etik 1985era bitartean euskal emakumeek igotako aldapak eta bidean aurkitutako zailtasunak islatuko dira bertan.
Albistea audio/x-realaudio Iñaki Larrañaga artista eibartarraren omenezko bideoa igo du Udal Artxiboak Youtube-ra 2022/02/22
Gorutz taldearen sortzailea. Pintorea, eskultorea eta egunerokoaren eta haraindikoaren poeta. Bizitzaren naufragoa. Minimalista trazuan eta inspirazioaren fededun leiala.
Albistea object code XVII. mendeko kantu-liburuen inguruan Jon Bagües musikologoak San Andres elizan eman zuen hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean dago 2022/02/17
Eibarko parrokiako kantu-liburuen historia ezagutaraztea da asmoa.
Albistea Kezka taldea koko-eskean eta ate-joka ibiliko da otsailaren 19an, Gorosta eta Mandiola bailaretan. 2022/02/14
Koko-dantzari eibartarrak Mandiola eta Gorosta auzoetako baserrietara hurbilduko dira zapatu honetan. Azken agerraldia 2019an egin zuten.
Albistea Otsailaren 12an, zapatuan, Jon Bagües musikologoak San Andres elizan ikusgai dagoen XVII. mendeko kantu-liburuaren inguruan jardungo du 2022/02/08
Hitzaldia San Andres elizan bertan izango da, eguerdiko 12etan.
Albistea audio/x-realaudio Igor Etxabe ikerlariaren “Eibarko kapital sozialaren oinarriak- Las bases del capital social de Eibar” hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean dago eskura 2022/02/04
Eibarko kapital soziala izan zuen hizpide, Armeria Eskolari arreta berezia eskainiz.