egoibarra

Albistea 2018ko Arratiak, Arrateko Amaren Dantzak ikuskizunak hamahiru urte beteko ditu aurten jai-egitarauaren barruan Kezka Dantza Taldearen eskutik. 2018/08/29
Arrateko jaien egitaraua Eibarko Udalak antolatzen du baina horretarako laguntzaile ezin hobeagoak ditu: “…eta kitto! Euskara Elkartea, Kezka Dantza Taldea, Betikuak, Asola Berri Elkartea, Andirao Elkartea eta Klub Deportiboko Atletismo batzordea.
Albistea Kontzeptzionisten Ipuruako komentua barrutik ezagutzeko, edifizioaren grabazioa egin du Ego Ibarra batzordeak 2018/07/26
Ipuruako komentua 1955eko abenduaren 11n inauguratu zuten: 749 metro dauzka, elizak 135 metro hartzen ditu; kanpoko aldean ikuilua, ortua eta lorategia dauzka.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea webgune honetan, herriko kioskoetan eta etxeetan. 2018/07/02
Eibar aldizkariaren 141. alea argitaratu berri da (Eibar 141, 2018ko uda). Eibarko kioskoetan aurkituko duzu. Baita webgune honetan bertan ere, PDF formatuan.
Albistea Eibarko industria-eraikinak: ehundik gora aztertuko dira 2018an 2018/06/27
Aurten amaituko da industria-eraikin askoren azterketa artxibo-datuetan oinarrituta; guztira, ehundik gora. Hala onartu zuen Ego Ibarra batzordeak maiatzaren 25ean egindako bilkuran.
Albistea Ohitura zaharrak Eibarren: San Juan sorba eta lizarrezko gurutzeak. 2018/06/08
Eibarko baserrietan oraindik ere mantentzen da San Juan sorba egiteko ohitura eta lizar adarrekin egindako gurutzeak ateetan eta soroetan jartzekoa.
Albistea “Idazkera eta idazkiak". Idazkeraren historia dakarkigu Udal Artxiboak datorren ekainaren 8an, Artxiboen Nazioarteko Egunaren atarian. 2018/05/29
Ekainaren 9a izaten da Artxiboen Nazioarteko Eguna, egun horretan ospatzen baita UNESCOK 1948an Artxiboen Nazioarteko Kontseilua sortu izana.
Albistea audio/x-realaudio Euskal Jaia 1965az geroztik Eibarren: ekitaldi-zaparrada maiatzaren 19tik 27ra 2018/05/17
Martin Zalakain obra, Miren Narbaiza, Ezpalak, artisau eta baserritarren azoka… Denetik eta denontzat.
Albistea Eibarko industria-eraikinak. 2018/05/02
Cerámica Eibarresa; Cadenas Iris; Aguirre y Aranzabal; Olabe, Solozabal Cía (El Casco); Fundiciones Aurrera; Barrena 32 eta Gaztañaga, Trocaola e Ibarzabal (Ayra Durex). Industria-eraikin horien nondik norakoak eman zituen Aparicio ikerlariak apirilaren 23an Ego Ibarra batzordeak egindako bilkuran.
Albistea Federico Rodriguez Cabezón ikerlariaren hitzaldi arrakastatsua Artxiboan 2018/04/13
Bertaratu zirenek ikerlariaren konklusioak ezagutzeko aukera izan zuten: bonba ez zen lehertu, ez lurra ukitzean, ez airean, eta ezta tunel barruan ere.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea webgune honetan, herriko kioskoetan eta etxeetan. 2018/04/09
Eibar aldizkariaren azken aleak 47 orrialde ditu.
Albistea "O’Donell kaleko bonba: lehertu zen ala ez?" Apirilaren 12an, Eibarko udal Artxiboan. Izenak emateko epea zabalik. 2018/03/27
1937ko apirilaren 24an bonba handi bat jaurti zuten hegazkin faxistek O'Donell kale gainera. Kalean bertan sortu zuen zulo garaua betirako geratu da gordeta eibartarron memorian, Indalecio Ojanguren argazkilariari esker. Federico Rodríguez ingeniariak hitzaldia emango du gertakizun horren inguruan. Azken batean, "O’Donell kaleko bonba: lehertu zen ala ez?". Hitzaldia entzuteko izena eman beharra dago: egoibarra@eibar.eus edo 943708423.
Albistea Octet Stream Hermenegildo Bracons Huguet (1923-2018) arkitektoa hil da, 1959ko Eibarko Plan Orokorraren egile nagusia. 2018/03/22
Industria-garapen etengabea eta biztanleriaren igoera handia zegoen 59ko Antolamendu Planaren sustraian.
Albistea Eibartarren Ahotan: Eibarko emakumeen memoriaren gordeleku 2018/03/06
Emakume beharginak, saiatuak eta kezkatuak: Eibarko herriaren historia ehuntzen duten emakumeen testigantza.
Albistea Beharraren memoria batzen: sarean jarri ditugu 2017an batutako testigantzak. 2018/02/21
Herriko beharginak, gure herriko tailerretan beharrean jardun dutenak eta tailerdunak: sarean dauzkazue Ego Ibarrak 2017an abian jarritako egitasmoan bildutako testigantzak.
Albistea Egoibarra.eus webgunea berrituta dator 16 urte betetzear dituen honetan 2018/02/12
2002ko udaberrian argitaratu zen Eibarko herriaren memoria historikoa batzen duen webgune hau. Asko aldatu dira Internet eta teknologia berriak, baita webguneen egitura eta internauten ohiturak ere. Hori dela eta, azken aldi honetan, Ego Ibarraren webgunea berritzeko lanetan aritu da Codesyntax empresa eta gaur aurkezten dizuegu webgune berritua.
Albistea Octet Stream Argazkiak mintzo Eibarko kaleetan: mikeleteen etxe zaharra, Orozkoneko tailerra, Indianokua… 2018/01/26
Beste hiru argazki handi jarri dira. Bata, Azitainen; bestea, Otaola hiribidean; eta, azkena, Toribio Etxebarria kalean. Hirurak Eibarko Artxiboaren Benigno Plazaola Argazki Funtsekoak.
Albistea Eibarren 27.474 pertsona bizi gara, 14.148 andrazko eta 13.326 gizonezko. 2016an, 27.493 ginen; 2017an, 27.496. 2018/01/19
Hona datuak: 0tik 25 urte bitartekoak, 6.311; 26tik 50era artekoak, 8.896; 51tik 65erakoak, 5.804; 65etik 100erakoak, 6.457 eta 100dik gorakoak, 6.
Albistea “Cielito” tangoa, herri guztiaren esku webgune honetan 2018/01/18
Piezarik maiteenetakoa da eibartarren artean Agustin Zuloaga Aldecoa musika-zuzendariaren lan hau, eta online jarri dugu (audioa eta partitura) webgune honetan.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea kalean 2018/01/08
2017ko abenduari dagokion Eibar aldizkariaren 139. aleak gogobetetze-inkesta dakar irakurleek beren iritzia eman dezaten.
Albistea Argazkiak mintzo: gure historiaren erretratu-geruzak Eibarko kaleetan. 2017/12/15
Ego Ibarra batzordearen aurtengo lan-plangintzan herriaren memoria bisuala indartzea zen xede. Horretarako, Ipuruako futbol zelaiaren sarreran, Untzagako Jubilatu Etxearen aurrealdean eta Karmengo elizaren ondoan hiru argazki handi jarriko dira.
Albistea Jose Kareaga (1930-2008) artista eibartarraren lanen erakusketa Portalean 2017/12/11
Jose Kareaga Guridi (1930-2008) grabatzaile, pintore, bitxigile eta damaskinatzaile eibartarrak egindako artelanen erakusketa irekiko da aste honetan. Portaleko erakusketan Jose Kareagak egindako lanaren zati bat erakutsiko da abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra bitartean.
Albistea Octet Stream Exfibar 2017, Filatelia Elkartearen erakusketa 2017/11/23
Azaroaren 26an irekiko dute Arrate Filatelia Elkarteko kideek Exfibar 2017 erakusketa, elkarteak urtero antolatzen duen seilu erakusketa. Aurtengo edizioan, Asociación Armeraren 50. urteurrena dakarkigute gogora.
Albistea "Beharraren memoria" batzen: herriko beharginak, herriko tailerretan beharrean jardun dutenak eta tailerdunak Eibartarren Ahotan. 2017/11/16
Tailerren inguruko ahozko ondarea biltzea ari da Ego Ibarra batzordea. "Eibarko industria-eraikinak" ikerketaren osagarri ezinbestekoa izango da.
Albistea "Eibar" aldizkariaren azaroko alea kalean 2017/11/14
Azaroko Eibar aldizkariaren 138. alean kolaboratzaileek hainbat gairi buruzko artikuluak dakarzkigute.
Albistea "Mugarriak, gure historiaren lekuko mutuak" hitzaldi arrakastatsua egin da Artxiboan 2017/11/09
Bertaratu direnek -ikasleak, gehienak- gure mugen alderdi dokumentala eta historikoa ezagutzeko aukera izan dute eta baita Club Deportibo taldeko kideek egindako lokalizazio-lan ezin hobea.
Albistea Octet Stream Aurrera doa Eibarko Industria Ondareari buruzko ikerketa 2017/10/20
2017an goitik behera aztertu dira Eibarko 7 industria-eraikin hauek: Gaspar Arizaga, Pampo/Ojmar, Boj, Jardiñeta 34, Laspiur-Sarasketa, Gabilondo eta Pablo Soroa.
Albistea Mugarriak, gure herriko historiaren lekuko mutu horiek. Azaroaren 9an, Eibarko Udal Artxiboan. Izenak emateko epea zabalik. 2017/10/11
Ekitaldia Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat udalekin eta elkarterekin batera antolatzen dituen jardunaldiak.
Albistea Octet Stream "Gerrako umeen" 80. urteurrenean, Eibarko alkatea Belgikako Marchin herrira joango da. 2017/09/29
Irailaren 30ean, Marchinek 1937an hartu zituen 260 ume euskaldunak ekarriko ditu gogora; haien artean eibartarrak.
Albistea Eibar aldizkariaren ekaineko alea kalean 2017/06/26
Ekaineko alearen 40 orrialdeetan denetik daukagu: pilota, historia, gastronomía, argazkiak…
Albistea "Viaje por el país de los recuerdos" eta "Arratetikakuen izketango alegiñak" obren edizio kritikoak abian 2017/06/15
Miren Narbaiza Martiartu eibartarra aritu da Toribio Etxebarriaren obra mardul horien jatorrizko testuak jorratzen.