Eibarren 27.600 pertsona bizi gara, 14.164 andrazko eta 13.436 gizonezko. Iaz, 2018an, 27.474 ginen.

2019/01/29
Hona datuak: 0tik 25 urte bitartekoak, 6.421; 26tik 50erakoak, 8.900; 51tik 65erakoak, 5.795; 65etik 100erakoak, 6.476; eta 100dik gorakoak, 8.

2019ko urtarrilaren 1ekoa dugu Udaleko Idazkaritza saileko Estatistika Atalak emandako 27.600 biztanleren datu hori. Hona herriak dituen biztanleak adinaren eta generoaren arabera:

  • 0tik 25 urte bitartekoak: 6.421. Emakumeak: 3130; gizonezkoak: 3291.
  • 26tik 50 urte bitartekoak: 8.900. Emakumeak: 4.308; gizonezkoak: 4.592.
  • 51tik 65 urte bitartekoak: 5.795. Emakumeak: 2.974; gizonezkoak: 2.821.
  • 65etik 100era bitartekoak: 6.476. Emakumeak: 3.744; gizonezkoak: 2.732.
  • 100 urtetik gorakoak: 8, denak emakumeak.

Eibarren 74  herrialdetako 2.471 pertsona dauzkagu. Hona hemen euren jatorria: Maroko (893), Nikaragua (155),  Dominikar Errepublika (127), Senegal (118), Kolonbia (116) Pakistan (113), Venezuela (95), Brasil (84), Portugal (81), Bolivia (58), Aljeria (53), Errumania (47), Txina (41),  Nigeria (41), Kuba (38), Honduras (31), Ekuador (28),  Peru (24), Argentina (20), Britainia Handia (18),  Nepal (18), Italia (17), Albania (15), Bangladesh (14), Mali (13),  Kongoko Errepublika (13) Kongo (11), El Salvador (10), Ukraina (10), Frantzia (9), Paraguai (9), Angola (7), Bulgaria (7), Boli Kosta (7), Mauritania (7),  Mexiko (7),  Irlanda (6), Errusia (6), Kamerun (5), Ghana (5), Ginea Ekuatorial (5), Alemania (4), Bosnia-Herzegovina (4), Estatu Batuak (4), Japonia (4), Txile (3), Egipto (3), Palestina (3), Serbia (3), Suedia (3), Thailandia (3), Ganbia (2), Ginea (2), Polonia (2), Uruguai (2), Afganistan (1), Australia (1), Belgika (1), Bielorrusia (1), Kabo Berde (1), Costa Rica (1), Kroazia (1), Finlandia (1), Guatemala (1), Hungaria (1), India (1), Iran (1), Montenegro (1), Herbehereak (1), Afrika Erdiko Errepublika (1), Somalia (1), Togo (1).  Azkenik, 27 aberrigabe edo apatrida eta erlazio diplomatikorik ez duen herrialdea (3).

Eibarren 27.600 pertsona bizi gara, 14.164 andrazko eta 13.436 gizonezko. Iaz, 2018an, 27.474 ginen.

Argazkia: Felipe Loyola.

etiketak: