Eibarko Udala

Haurrentzako zerbitzuak 2026/2027

2026/07/14
Haur zerbitzuak 2026/2027

2026/2027 ikasturtean zehar Errebal ludotekan, Afariketan eta Jazinto Olabeko ludotekan parte hartu nahi dutenek irailaren 14tik 20ra bitartean aurrematrikula egin beharko dute online.

Mesedez, irakurri albiste osoa eta izena eman haurra eraman nahi izango zenukeen zerbitzura. 3 zerbitzu ezberdin daude, Errebal, afariketan eta Jazinto Olabe

ERREBAL ludoteka

Errebaleko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrentzat da. 

Ordutegiak:

  1. Haur Hezkuntzako 3 mailakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak:  16:30etik 18:00etara
  2. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleak:  18:00etatik 19:30era

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da.

Izen-ematea:

Irailaren 14tik 20ra. Gehienez hiru egun aukeratu. Derrigorrezkoa online egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/errebaludoteka2026-2027

Prezioa:

Haur guztiak: 80 € ikasturte osoa

AGI | RGI: 40€ ikaskturte osoa

Afariketan:

Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean (Amaña) egiten den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2021. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrek astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta Lehen Hezkuntzako haurrek astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.

Izen-ematea:

Irailaren 14tik 20ra. Derrigorrezkoa online egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/afariketan2026-2027 

Taldeak:

Amaña:

  1. 2021ean jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara
  2. LH1 eta 2: astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:30era

Arrateko Andra Mari:

  1. 2021ean jaiotakoak: astearte eta ostegunetan 16:00etatik 17:00etara
  2. LH1 eta 2: astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 17:30era

Prezioak:

  1. 5 urtekoak: 50 € ikasturte osoa. AGI | RGI: 25€ ikaskturte osoa
  2. LH1 eta LH2: 75 € ikasturte osoa. AGI | RGI: 35€ ikaskturte osoa

 Jazinto Olabeko ludoteka

Jazinto Olabeko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrentzat da. 

Ordutegiak:

  1. Haur Hezkuntzako 3 mailakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak:  16:30etik 18:00etara
  2. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleak:  18:00etatik 19:30era

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da.

Izen-ematea:

Irailaren 14tik 20ra. Gehienez hiru egun aukeratu. Derrigorrezkoa online egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/jazintolabe2026-2027

Prezioa:

Haur guztiak: 80 € ikasturte osoa

AGI | RGI: 40€ ikaskturte osoa