Juan Antonio Palacios eibartarrak harri-jasotzeari buruz egin duen argazki-erakusketa ikusgarria Portalean, urtarrilaren 5era arte.

Juan Antonio Palacios eibartarrak harri-jasotzeari buruz egin duen argazki-erakusketa ikusgarria Portalean, urtarrilaren 5era arte.

Gorka Etxeberria. Argazkilaria: Juan Antonio Palacios

2018/12/21

“Harria” erakusketan, kirolariak harriarekin duen erlazioari buruzko lan ezin ederragoa egin du Palaciosek, formatu handian. Ikerketa eta sormena ditu oinarri.

Euskal Herrian, orain arte sekula ez da harri-jasotzeari buruzko halako testigantza fidelik jaso; inoiz ez da horrelako ikerketarik egin; aurreneko aldiz, kirol horren misterioetan barrena sartu eta harri-jasotzaileak eta harria argazki-kamera baten aurrean jarri dira.

Juan Antonio Palacios Garcia eibartarra betidanik ibili da lanean Klub Deportiboko Argazkilaritza Batzordean. Natura du gustuko eta argazkia afizio; hala ere, ez ditu baztertu argazkilaritzak eskaintzen dizkion beste aukera batzuk ere (bidaia-argazkiak, bodegoiak, erretratuak…). Ikastaroak ematen ditu eta Interneten ere badu argazkilaritza-eskulibururen bat edo beste eskegita, jende orok kontsultatzekoa.

Luzea da jaso dituen sarien zerrenda, bai nazioarte mailako argazki-lehiaketetan nahiz estatu mailan. Erakusketa gehienak Eibarren egin baditu ere, beste herri batzuetan ere izan ditu bere lanak.

Harria liburua ere laster izango da kalean, Juan Antonio Palaciosen argazkiak Juan Manuel Uria errenteriaren poemak elkartuko dituen liburua, non testuek eta irudiek bat egingo duten kirol honen muina hobeto ulertzeko; harri-jasotzearen atzean zer dagoen ikusteko.

Ikusi argazki gehiago hemen.

etiketak: egoibarra