egoibarra

Albistea San Juan sorbaren ohitura zaharrak bizirik jarraitzen du, baita Covid-19aren urte honetan ere 2020/06/19
Eibarko baserriek eusten diote San Juan sorba egiteko ohiturari. Sorbak Azitaingo elizan bedeinkatuko dira San Juan egunean, goizeko 11tan.
Albistea Eibarko ermiten eta santutxuen inguruko ahozko testigantzak eta irudiak batuko ditu Ego Ibarrak aurtengo ekitaldian. 2020/06/04
Salbadore, Akondiako San Pedro, Santakurutz, San Martin, Maala, eta Sandroman ditugu oraindik zutik dauden ermitak.
Albistea Hainbat arlotan egin duten lanagatik ezagutzera ematea merezi duten eibartarrak Ego Ibarra webgunearen “Eibartarrak” atalean 2020/05/26
Felipa Guisasola (1852-1939) damaskinatzailea, Felisa Ventura (1902-1959) udal praktikantea, Joaquin Gorrochategui hizkuntzalaria, Koldo Zuazo dialektologoa eta Montserrat Garate historiagilea dira azken asteotan "Eibartarrak" atalera gehitu ditugun herrikideak.
Albistea object code Eibar aldizkariaren azken alea web honetan, nobedade batekin: irakurleak aukera du irakurri nahi duen artikuluaren izenburua klikatu eta zuzenean joateko. 2020/05/19
Editorialean utzi gaituzten guztiak gogoratzen ditu; betiko joan diren guztiak, isilik eta agurrik gabe joan direnak.
Albistea Eibarko Museoa sarean: bisita birtuala, audiogida, katalogoak, kartelak eta dokumentuak konfinamenduaren lagungarri. 2020/05/14
Gure herriko Museoak bat egin du 2020ko Museoen Nazioarteko Egunarekin eta bere funtsetako asko jarri ditu sarean ikusgai.
Albistea Octet Stream …eta kitto! astekariak atal berri bat sortu du Ego Ibarra batzordearen “Eibartarren Ahotan” asmotik abiatuta. 2020/05/08
Asmo horretan oinarrituta, izen bereko atala estreinatu zuen apirilaren 30ean kaleratutako zenbakian.
Albistea Octet Stream Eibarko Maiatzaren 1a: krabelin gorria paparrean jarrita, kantuz, manifestazioz eta ospakizunez betetako eguna. 2020/04/30
Francoren sasoian, 1956an, San Jose Artisau izena eman eta jaieguntzat hartu zen Maiatzaren 1a.
Albistea object code Eibar 1937ko apirilaren 26an hartu zuten nazionalek. Hemen dauzkazue egun latz haietako gertakizunak etxean irakurtzeko eta entzuteko. 2020/04/24
Herria etengabe bonbardatu zuten apirilaren 24an eta 25ean; eta, azkenean, 26an sartu ziren.
Albistea Etxean egiteko betiko sukaldaritza duzu www.egoibarra.eus honetan. 2020/04/21
Sukaldea betiko errezeta zaharrez gozatzeko topalekua da orduak egun eta egunak aste egiten zaizkigun honetan.
Albistea Octet Stream 1932. urteko apirilaren 14an Eibarrek hainbat ekitaldi antolatu zituen II. Errepublikaren urteurrena ospatzeko, besteak beste, "Errepublikaren Sari Nagusia" txirrindularitza-lasterketa. 2020/04/14
Errepublikaren lehenengo urtearen ospakizunek denetik izan zuten: manifestazioa, txirrindulariak, dantzaldiak, txangoa Madrilera, txistulariak...
Albistea Octet Stream Ego Ibarra galdezka: nortzuk dira Eibarko emakume behargin hauek? Zertan dabiltza? 2020/04/08
Pelikula zahar bateko fotogramak ditugu, 60ko hamarkadan herriko hainbat lanlekutan eta tailerretan egindakoa. Ezagutzen duzu inor? Zure laguntza benetan eskertuko dugu.
Albistea Covid-19ak errotik moztu du Itzulia: tantan txiki bat baino ez gaitzak ekarri duen min sendaezinen eta kalte itzalen uholdean 2020/04/03
Apirilaren 6tik 11ra bitartean zen egitekoa Itzuliaren hirurogeigarren edizioa, Eibar-Arrate etaparekin hastekoa zena.
Albistea Eibarko plazan baserritarrek saltzen zuten esnearen kontrol zorrotza egiten zuen Udalak. 2020/03/31
Esne-marmitek plaka bat izaten zuten, zenbaki batekin. Hemen ikus dezakezue plaka horietako bat.
Albistea reStructured Text Eibarko industria-eraikinak plazaratzeko plataforma prest 2020/03/27
Eibarko ondare historikoaren zati handi bat jasoko duen datu-basea eta plataforma prest ditu Ego Ibarrak, ahalik eta azkarren eibartar guztien esku uzteko. Hementxe duzue aurrerapen txiki bat.
Albistea Octet Stream Argazki zaharrak dokumentatzen: "Armeria Eskolako 1958-1963 promozioa" 2020/03/25
Herenegun argazki zahar bat argitaratu genuen, eta herritarren laguntza eskatu argazkia dokumentatzeko. Jasotako erantzun paregabeari esker, jakin dugu Armeria Eskolako 1958-1963 promoziokoa dela argazkia eta 1962ko ekainaren 23an aterata zela. Argazkian agertzen diren ikasle gehienak identifikatzea ere lortu dugu.
Albistea Herriko jendearen bila: nortzuk dira argazki honetan azaltzen direnak? 2020/03/23
Argazki hau Eli Lakuesta argazkilariarena da eta Armeria Eskolako harmailetan ateratakoa dugu. Horko norbait ezagutzen baduzue idatzi egoibarra@eibar.eus postara. Agian, zuen aitona edo zuen aita egon daiteke bertan.
Albistea Octet Stream Ego Ibarra: elkarte gastronomikoen eta Eibarko industrializazioaren arteko loturaren inguruko datu-bilketako elkarrizketak etenda COVID-19a dela eta 2020/03/16
Elkarte gastronomikoetako, fundatzaileekin eta sozietateetan urte gehien daramatenekin egiten ari ginen elkarrizketak eten egingo dira hurrengo bi asteetan gutxienez COVID-19 dela eta. Industriaren eta herriko sozietateen arteko lotura horretan gehiago sakontzea zuten helburu elkarrizketa hauek, baina, momentuz, bertan behera geldituko dira egoerak hobera egin arte.
Albistea Martxoaren 8an, Goi Argi emakumeen elkarte eibartarraren fundatzaileak gogoan 2020/03/06
Mercedes Kareagak bultzatuta, 1951eko martxoaren 19an inauguratu zen Elkartearen egoitza.
Albistea "Emakumeen ekarpenak" Eibarko industrian liburuaren aurkezpena martxoaren 13an izango da, Portalean. 2020/02/28
Gure herriko emakumeek egindako beharraren inguruko gogoeta islatzen da Berdintasun Sailak eta Andretxeak egindako 292 orrialdeko lan mardulean.
Albistea Octet Stream Aurrera doa elkarte gastronomikoen eta Eibarko industrializazioaren arteko loturaren inguruko datu-bilketa 2020/02/20
Hirurogei elkarte dira azaroan hasitako datu-bilketaren ikerketa-xede.
Albistea Eibarrek 27.848 biztanle ditu gaur egun; 14.293 emakume eta 13.555 gizon. 2020/01/29
2019an 27.600 biztanle zituen herriak, 2018an 27.474 eta 2017an 27.496.
Albistea audio/x-realaudio Beharraren memoria: 2019an, herriko historiaren eta ondo egindako beharraren inguruko testigantza eder askoak jaso dira 2020/01/16
Miren Arriaga Leniz (El Reno), Alberto Atxa González (Probaderoa), Felisa Solozabal Arriaga (Cil), Mª Dolores Garate (El Casco), Gaspar Arizaga (Gaspar Arizaga), Jesus Mª Aguirre (Helmotz), Jose Antonio Laskurain (RAC).
Albistea Octet Stream Eibar Aldizkariaren 147. zenbakia argitaratu da 2020/01/13
Eibar aldizkariak, beste idatzi askoren artean, José Agustin Larrañaga artikulugileak Fermín Ibarzabal (1920-2003)zesta-puntako pilotariari buruz idatzitako artikulua dakarkigu.
Albistea Troff document (with manpage macros) Alfaren sorreraren mendeurrena (1920-2020) gogoratzeko, urtarrilean, argazki handi bat jarriko da Legarre 19ko horman. 2020/01/02
Ego Ibarra Batzordearen urteko lan-plangintza betez, pasa den ekitaldian Arratebide, San Kristobal, Txonta eta Legarre kaleak izan dira irudiak hartu dituztenak, eta Untzagako dorrean jarri da jubilatuen etxean ipini eta erretiratu zena.
Albistea object code Egoibarra.eus: 2019an, iaz baino % 15 bisitari gehiago 2019/12/20
Eibarko Udaleko www.egoibarra.com webguneak 28.501 bisitari eta 37.000 bisitaldi izan ditu aurtengo ekitaldian.
Albistea Octet Stream Tailer-herriaren eraikin galduak: ondare industrialari buruzko lanaren azken urratsa. 2019/12/04
Desagertutako industria-eraikin handiak eta tailer garrantzitsuak jorratuko dira lanari akabera emateko.
Albistea Eibarko Arrate Filatelia Elkarteak 50 urte bete ditu aurten. Lehenengo erakusketa 1969an egin zuten, udaletxeko Liburutegi zaharrean. 2019/11/26
50. urteurrenaren harira kaleratu duten liburuxka hementxe dago irakurgai.
Albistea MIDI audio Eibar aldizkariaren azken aleak, beste idatzi askoren artean, Olarreaga auzoaren hirigintza-bilakabideari buruzko artikulu interesgarri bat dakar. 2019/11/08
Aldizkaria webgune honetan dago irakurgai eta, beti bezala, herriaren inguruko hainbat gai ditu mintzagai eta hizpide.
Albistea Octet Stream Eibarko tailerren eta herriko elkarte gastronomikoen arteko harremanak: abian da Igor Etxabe ikerlariaren lana. 2019/11/06
Abiapuntutzat “… eta kitto!” Euskara Elkarteak 1996an bildu zuen Eibarko elkarte gastronomiko guztien informazioa hartu du ikerlariak. Sasoi hartan, 60 elkarte eta 2216 bazkide zeuden.
Albistea Kezka Dantza taldearen eta Dantzan elkartearen egoitza berrian, Biharrian, Soka erakusketaren irekiera ofiziala izango da azaroaren 4an, astelehena, arratsaldeko 19:30ean. 2019/10/31
Irekiera ofiziala azaroaren 4an izan arren, erakusketak ateak irekita izango ditu urriaren 31tik aurrera, eta azaroaren 1etik 3ra ere bisitatu ahal izango da, goizez eta arratsaldez.