Eibarko Itun Federalaren 150. urteurrenaren hitzaldi eta ponentzia guztiak webgune honetan

Eibarko Itun Federalaren 150. urteurrenaren hitzaldi eta ponentzia guztiak webgune honetan

Carme Valls-Llobet (Federalistes d'Esquerres) Eibarko ekitaldian.

2019/07/24

Ekainaren 22an Eibarren izandako saio guztiak hiru zatitan plazaratu dira

Aurreneko zatiak federalismoaren iraganari eta etorkizunari buruzko mahai-ingurua biltzen du, Alberto López Basaguren, Antonio Rivera eta Zulima Pérez i Segui hizlari dituela.

Hurrena, Antxon Narbaiza Azkueren komunikazioa dugu, “Eibartarren portaera errepublikanoak: Vicente Aguirre, Echeverria, Ortiz de Zarate, Ibarzabal eta beste hainbat” deritzona.

Eta azkenak Carme Valls-Llobet, Jesús Ruiz-Huerta, Juan Puig de la Bellacasa, Zulima Pérez i Segui, Santiago Coello eta Lurdes Auzmendi federalisten hitzak dakartza eta 2019ko Eibarko Itun Federala (1869-2019) oroituz sinatu zuten “Itun Federal Berria”

etiketak: egoibarra