egoibarra

Albistea Octet Stream Bide onetik doa Ego Ibarra Batzordearen Eibarko Industria Ondareari buruzko ikerketa 2016/09/29
Tailer guztiak identifikatuta, gaur egun daudenak eta bota direnak, eta EUAn egindako ikerketa-lana amaitzear, laneko ardatz nagusi bi hauek hartu dira aurtengoan: tailerren arkitektura eta hiri-bilakabidea, lotura ezin estuagokoak biak.
Albistea Jose Zugasti Arizmendiarrieta eibartarraren lana irailaren 23tik aurrera ikusgai Portaleko Erakusketa Aretoan 2016/09/20
Jose Zugasti (Eibar, 1952) eskultore, grabatzaile eta margolariak erakusketa asko egin izan ditu han-hemenka. Eibarren ostera, lehenengo aldiz, 1993. urtean erakutsi zuen bere lana.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea, kalean 2016/09/07
Hemen duzue azken alea, gure herriko hainbat gairen inguruko artikulu interesgarri askorekin dotore asko jantzia
Albistea Octet Stream 2016ko Arratiak. Egitaraua 2016/09/02
Arrateko jaien egitaraua Eibarko Udalak antolatzen du baina horretarako laguntzaile ezin hobeagoak ditu: “…eta kitto! Euskara Elkartea, Kezka Dantza Taldea, Betikuak, Asola Berri Elkartea, Andirao Elkartea eta Klub Deportiboko Atletismo batzordea.
Albistea Jabier Gorosabel eibartarra omendu du Sociedad Española de Astronomíak Bilbon egin duen XII. Topaketa Zientifikoan 2016/07/27
Uztailaren 22an omendu zuten zati bitan banatutako ekitaldi hunkigarri eder askoan, aurreneko zatiak Gorosabel zientzialaria izan zuen hizpide, bigarren zatiak, haren izana
Albistea Octet Stream Izenak eta izanak: Eibarko kale-izenak bildu nahian egindako proiektua 2016/07/21
Ego Ibarra batzordeak, 2016an, “Izenak eta izanak” proiektua bideratu du, herriko kale-izenen inguruko datuak biltzen dituen asmoa
Albistea Uztailaren 3an, goizeko 11etan Akondiako San Pedro ermitan izango den Akondiako konjuruaren testuak 2016/07/01
Antzina, latina erabiltzen zen; gaur egun, euskara. Hona dakartzagu testuok gure herriko erritu zahar honen lekuko.
Albistea Octet Stream Aurrera doa “Eibar erretrofotografiatu, 1950-1970” lana, antzina eta oraina argazkietan batzeko asmoa. 2016/06/30
Argazki bat leku berean baina memento ezberdinetan ateratzea: horixe da erretrofotografia deritzon teknika, eta horixe da Gorka Castrillo eibartarrak Ego Ibarrarentzako egingo duen lana.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea, 2016ko ekainekoa, kalean 2016/06/22
2016ko ekaineko alea kalean duzue, gure herriko hainbat gairen inguruko artikulu interesgarri askorekin jantzia
Albistea Octet Stream Akondiako konjurua edo araoa, gure herriko erritorik zaharrenetakoa, uztailaren 3an izango da 2016/06/20
Urtero bezala, meza ere izango da egun horretan Akondiako San Pedro ermitan. Ez dakigu zehatz zein gizalditan hasi zen egiten konjuru hori, baina antzinakoa da oso: urtero egiten da, baserrietako zelaietan eta soroetan ekaitzak eta kazkabarrik ez izateko eta uzta ona jasotzeko.
Albistea Sanjuanetako sorba eta kanta ohitura zaharrak Eibarren 2016/06/17
Gure herriko baserrietan oraindik mantentzen da sorba egiteko ohitura. Gaur egun Azitainen bedeinkatzen dira sorbak San Juan egunean; gero, sorba gorde eta hurrengo urteko Sanjuan sura botatzen da.
Albistea Ego Ibarra batzordeak Udal Osoko bilkurara eramango ditu bere eskuetara iritsitako azken dokumentu-dohaintzak 2016/05/26
Dokumentuak eman dituztenak Olga Arizmendiarrieta, Yraolagoitia-Iraola anaia-arrebak eta Maitea Ferran Echevarria izan dira. Olga Arizmendiarrietak 2013an utzi zuen Ego Ibarraren eskuetan aitaren funtsa, funts garrantzizkoa, eta harrez geroztik fondo osoa sailkatu da. Maria Luisa eta Iñigo Yraolagoitia Iraola anaia-arrebek 2016ko martxoaren 15ean eman zituzten zazpi liburu mekanografiatu (Toribio Etxebarriarenak), kartak eta argazki batzuk, denak Carmen Iraola haien ama zenarenak.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea, 2016ko maiatza, kalean 2016/05/13
2016ko maiatzeko alea kalean duzue Eibar aldizkaria, gure herriko gauzen inguruko artikulu interesgarri askorekin datorrena.
Albistea "Santiago Arizmendiarrieta. Oroimenaren geruzak" dokumentala sarean 2016/05/09
Joan zen apirilaren 12an jende aurrean aurkeztutako "Santiago Arizmendiarrieta. Oroimenaren geruzak" dokumentala sarean eskegi dugu: Arizmendiarrietaren bizitza eta sasoi hartako giroa dauzkazu 17 minututan.
Albistea SD EIBAR Fundazioak kaleratutako "SD EIBAR 75. urteurrena / 75º Aniversario - 1940 X 2015" liburua kalean dago, historia eta foballa biltzen. 2016/04/28
Liburuak 208 orrialde eta 150 argazki ditu eta dokumentu aparta da Eibarren foballak historian zehar izan duen bilakabidea gertutik ezagutzeko.
Albistea Javier Gorosabel Urkia (1969-2015) Eibarko astrofisikariaren biografia webgune honetako “Eibartarrak” atalean haren heriotzaren urteurrenean 2016/04/21
Zientzialari-ibilbide paregabea egin zuen Gorosabelek: gamma izpien eztanda kosmikoen fisikan azken 15 urteotan eibartarrak egindako ekarpenak funtsezkotzat hartzen ditu nazioarteko astronomia-komunitateak.
Albistea Octet Stream Eibarko Udal Artxiboak berreskuratu egin du Errepublika Aldarrikatzeko Aktaren testu osoa eta 1931ko apirilaren 14ko goizean irakurri zen Bandoa 2016/04/14
1931ko apirilaren 14an, goizeko seietan, Alejandro Telleria buru zutela, zinegotzi hautetsiek kargua hartu zuten bilkura publikoan; eta, Alfonso XIII.a Borboikoaren erretratua kendu eta haren lekuan Galán eta García Hernandez kapitainen erretratua jarri ondoren, Errepublika aldarrikatu zuten, eta sosegu publikoaren berme izango zen ordenamendu berria eraikitzeari ekin zioten.
Albistea Octet Stream Ego Ibarra 2016: Batzordearen urteko egitekoa herriko ikerlari gazteen lanetan sustraituko da 2016/04/04
Industria-ondarea, Eibar 1950etik 1970era birfotografiatuta, Untzaga plazaren 1886tik 1986ra bitarteko bilakabidea: horiek dira aurtengo zereginak, herriko ikerlariek abiarazi eta Ego Ibarrak gidatu eta babestutakoak.
Albistea Octet Stream Apirilaren 12an aurkeztuko da “Mis Memorias. La guerra civil española: 20 meses prisionero” Ego Ibarraren 42. liburua 2016/03/18
Santiago Arizmendiarrieta esperantista eibartarraren “Mis Memorias. La guerra civil española: 20 meses prisionero” liburua apirilaren 12an aurkeztuko da Eibarko udaletxean.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea kalean 2016/03/11
Kalean duzue Eibar aldizkaria, gure herriko gauzen inguruko artikulu interesgarri askorekin datorrena