egoibarra

Albistea Eibarko ermiten eta santutxuen inguruko ahozko testigantzak eta irudiak batu ditu Ego Ibarrak 2021/03/30
Badihardugu elkartearen eskutik, 16 ordu baino gehiago grabatu dira herriko ermiten gainean dakiten 11 pertsonarekin. Aurten, dokumental bat kaleratuko da material guztiarekin.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea, kalean eta webgune honetan 2021/03/26
2021eko aurreneko aleak hainbat gairi buruzko artikuluak jasotzen ditu bere baitan.
Albistea Octet Stream Azpilikuetatarren "Atzo goizeko ipuiñak": 1563. urteko martxoaren 11n, Pio IV.a Aita Santuak, Arrateko jaia, Kontzezio egunetik (abenduan 8an) irailaren 8ra aldatu zuenekoa 2021/03/24
Irailean ez da elurrik eta hotzik izaten; horixe izan zen eguna aldatzeko arrazoia. Gregorio Mugikak Monografía Histórica de Eibar liburuan dakar “Breve que el Papa Pío IV extendió autorizando el traslado al 8 de septiembre de la fiesta que en el Santuario de Arrate se celebraba el 8 de diciembre” agiriaren transkripzioa, Fray J. M. de Echezarretak egindako itzulpenaren gaztelerazko bertsioa, alegia.
Albistea Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila (1931-1937/39) 2021/03/15
Unai Belaustegi ikerlariak Errepublikaren 90. urteurrena eta gerra zibila ekarriko ditu gogora martxoaren 16an eta 23an La Salle-Azitain ikastetxean eskainiko duen hitzaldian.
Albistea Octet Stream Euskadiren sorrera. 1936ko Autonomia Estatutua: aurrehistoria polemikoa eta amaiera gazi-gozoa 2021/03/11
Ludger Mees historialariak Eibarko Coliseoan emango duen hitzaldia martxoaren 18an izango da, 12:30ean, Aldatzeko ikasleentzat eta jende ororentzat.
Albistea Azpilikuetatarren “Atzo goizeko ipuiñak”. Eskandalua San Andres elizan, 1557ko martxoaren 28an, igandea, elizkizunak ospatzen ari ziren bitartean. 2021/03/10
Juan Martínez de Arrizabalaga alkatea bere jarlekura joan zen eta Pedro López de Ibarra, Karlos V.aren faboritoa, zegoen jarrita bertan.
Albistea Langile mugimendua XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen hasieran, Eibarren eta inguruan 2021/03/04
Iosu Txueka historialariak hitzaldi hori eskainiko die Eibarko Institutuko ikasleei eta gaia azaldu ondoren ikasleen galderei erantzungo die.
Albistea object code Eibar herriaren 675. urteurrenean hitzaldiak antolatu dira Eibarko DBH4 eta Batxilergoko ikastetxeetarako 2021/03/02
Ego Ibarra batzordeak herriko ikastetxeekin batera egindako elkarlanari esker, Historian aditu diren hainbat irakaslek hitzaldiak eskainiko dituzte martxoan zehar.
Albistea object code Azpilikueta aita-semeen “Atzo goizeko ipuiñak”, Eibarren 675. urteurrena ospatzeko 2021/02/23
Gure historiaren parte diren pasadizoak eta istorioak modu umoretsu eta ludikoan ekarriko dituzte gogora.
Albistea "El verdadero Zuloaga" liburua otsailaren 24an aurkeztuko da Eibarren, Ignacio Zuloaga Institutuan 2021/02/17
20 adituren eskutik, Zuloagaren obrari buruz inoiz idatzi den libururik sakonena.
Albistea Jacinto Olave Azpiri (Eibar, 1877-1957) margolari eibartarraren biografia webgune honetan. 2021/02/16
Eibarrek eman duen margolaririk onenetakoa herriko Marrazketa Eskolako maisu izan zen 1907tik 1951era.
Albistea Plumillaren maisuak, Julen Zabaletak, 100 urte bete ditu 2021/02/11
Julen Zabaleta Barrenechea 1921eko otsailaren 14an jaio zen Elgoibarren eta 1940az geroztik Eibarren bizi da.
Albistea Egoibarra.eus: 2020an, 2019ko urtean baino % 53 bisitari gehiago jaso ditu Egoibarraren webguneak 2021/02/10
Eibarko Udaleko www.egoibarra.eus webguneak 58.000 bisitari jaso zituen iaz eta 160.000 orrialde erakutsi zituen. Aurreko ekitaldian baino %53 gehiago.
Albistea Eibarko herriaren 675. urteurrenaren logotipoa diseinatzeko lehiaketa Andrea Garcia Alvarezen lanak irabazi du 2021/02/04
Andrea Garcia Alvarezen proposamenak irabazi du Eibar herriaren 675. urteurrenaren harira antolatu den logotipo-lehiaketa. Guztira 11 lan aurkeztu dira. Hasierako fase batean, epaimahaiak horietatik hiru hautatu zituen udal webgunean jarri eta herri-bozketa bidez irabazlea aukeratzeko.
Albistea object code Martxoaren 19ra arte egongo da aukera Elikagaien Bankuaren aldeko koadro-zozketan parte hartzeko 2021/02/03
Lankidetza-hitzarmen bidez, Udalak Elikagai Bankuaren esku laga zituen Zuloagaren koadroen kopiak, Eibarko 27 dendetan jarritakoak.
Albistea Eibarrek 27.566 biztanle ditu gaur egun; 14.132 emakume eta 13.434 gizon 2021/01/26
2020an 27.848 biztanle zituen herriak, 2019an 27.600 eta 2018an 27.474.
Albistea Octet Stream Eibarko herriaren 675. urteurrenaren logotipoa: hiru finalistak hautatuta, irabazlea aukeratzeko fasea ireki da 2021/01/21
Lehiaketara 11 lan aurkeztu dira eta, epaimahaiak emandako ebazpenaren ondorioz, izen hauekin aurkeztutako hiru logotipo hauek daude finalean: roble&laurel, logotipo del 675 aniversario eta logotipo conmemorativo de Eibar. Hiru logotipo finalistak Udalaren webgunean jarriko dira, 2021eko urtarrilaren 21etik 31ra, herritarrek botoa eman dezaten.
Albistea Zuloagaren koadroen zozketa Gipuzkoako Elikagai Bankuaren alde 2021/01/12
Udalak, hitzarmen bidez, Elikagaien Bankuaren eskuetan laga ditu haiekin zozketa egin dezan txartelak salduz. Batutako dirua erakunde horrentzat izango da.
Albistea Eibarko herriaren 675. urteurrenaren logotipoa aurkezteko epea datorren astean amaitzen da, hilaren 15ean hain zuzen ere. 2021/01/08
2021eko otsailaren 21ean Eibarrek 675. urte beteko dituenez, urteurrenaren logotipoa izango da urtean zehar gehien nagusituko den elementua.
Albistea "Eibar" aldizkariaren azken alea, kalean eta webgune honetan 2020/12/29
2020ko azken aleak artikulu aipagarri asko jasotzen ditu; horien artean dugu Eibarko XX. mende hasierako osasun publikoari buruz Arantza Lasak egindako erreportaiaren bigarren zatia.
Albistea "Los valores de los Zuloagas y la cuestión social" laugarren eta azken dokumentala sarean. 2020/12/21
Sara Hidalgo García de Orellan EHUko irakasleak eta Ignacio Suárez-Zuloaga idazleak Zuloagatarren balioak eta margolariaren sentsibilitate soziala aztertzen dituzte.
Albistea Eibarko Udalak, Ego Ibarra batzordearen bidez, herriaren 675. urteurrenaren logotipoa diseinatzeko lehiaketa antolatu du 2020/12/18
Eibar 1346ko otsailaren 5ean fundatu zen; hortaz, 2021ean, pandemia egoeran bada ere, 675 urte beteko ditu herriak.
Albistea "Santiago-etxea, lugar de encuentro" dokumentala, sarean 2020/12/09
Ibilbidea Santiago-etxearen historian zehar, eta haren eraikitze-prozesuaren abentura Margarita Ruyraren eskutik.
Albistea "Zuloaga eta euskal artistak" dokumentala sarean, Euskararen Egunean 2020/12/03
Eibarko margolari handiak bere sasoiko artistekin zuen hartu-emana aztertzen du Ismael Manterola ikerlariak.
Albistea Zuloaga (1870-2020). 27 margolan Eibarko 27 ehun-dendatan 2020/12/01
Koadroak zortzi museo edo erakundetatik datoz. Kale-museo bateko beira-arasa bilakatu ditugu gure herriko dendetako erakusleihoak. Dendetan dauden margolanak zeintzuk diren asmatzen duten herritarren artean 100 euroko sari bat zozketatuko da denda bakoitzeko abendu amaieran.
Albistea "Zuloaga eta Euskal Herria" dokumentala sarean 2020/11/27
Ismael Manterola Ispizua ikerlariak Zuloagaren inguruko pasarte ezezagunak azaltzen dizkigu.
Albistea Octet Stream Abenduaren 20ra arte egongo da Eibarren “Arrateko itsua”, Zuloagaren gaztetako margolana 2020/11/25
Jendeak hala eskatuta, luzatu egin da koadroa ikusteko epea. San Andres parrokian egongo da abenduaren 20ra arte, arratsaldeko 4,30etik 5,30era.
Albistea Octet Stream “Arrateko itsua” Zuloagaren gaztetako margolanak Eibarren lehen aldiz erakutsi arte egin duen bidea. 2020/11/23
Koadroa ikusteko, San Andres parrokiak ateak zabalik izango ditu abenduaren 1etik 6ra, arratsaldeko 5etatik 6etara.
Albistea Zuloagaren jaiotzaren 150. urteurrena (1870-2020) Eibarren 2020/11/20
Inoiz ikusi ez den “Arrateko itsua” koadroa, margolanak herriko dendetan eta lau dokumental. Horiexek dira Eibarren izango diren ekitaldiak.
Albistea 2020ko EXFIBAR erakusketa: Alfak 100 urte 2020/11/13
Aurtengoan, Eibarko Filatelikoen Elkarteak Alfa izan du gogoan, 100 urte bete baititu.