egoibarra
Ipuruako komentua eta eliza barrutik ezagutzeko testigantzak batzen dituzten bideo bi webgune honetan
2019/09/27

Oroitzapenez eta bizipenez betetako eraikina, duela gutxi Eibarko Udalak erosia.
Dokumentuetako batek komentuaren barruko instalazioak eta Juan Luis Cristobal hango administradorea izandakoak eraikinaren inguruan emandako azalpen zehatzak batzen ditu; bigarren bideoak, Begoña Atutxa abadesari egindako elkarrizketa txiki bat dakar, klausurako mojen inguruko bizipenak batzen dituena.
Datu zehatzagoak jakiteko, ikusi: Kontzeptzionisten Ipuruako komentua barrutik ezagutzeko, edifizioaren grabazioa egin du Ego Ibarra batzordeak.