www.egoibarra.eus webgunean 2018an izandako bisitak: 24.605 bisitari eta 34.000tik gorako bisita

www.egoibarra.eus webgunean 2018an izandako bisitak: 24.605 bisitari eta 34.000tik gorako bisita

Egoibarra.eus - 2018ko estatistikak

2019/01/22

Orotara, joan zen urtean 106.600 orrialde bisitatu dira, eta bisitari bakoitzak, batez beste, 3,43 orrialde ikusi ditu eta 2:21 minutu egin ditu webgunea bisitatzen.

Hona hemen bisitarien jatorria portzentajeetan emanda: % 60 inguru Euskal Herritik; % 20 Espainiatik; % 2 Frantziatik eta % 2 Argentinatik; horien ondoren datozkigu Mexiko, Kolonbia, Brasil, Peru eta Hego Korea. Guztira, 119 herrialdetako pertsonak inguratu dira.  

Bisiten % 47 mugikorretatik egin da, % 47 ordenagailutik eta % 6 tablet bidez. Etengabe handitzen ari den joera: abenduan, esate baterako, bisiten % 60 etorri ziren gailu mugikorretatik eta gainontzekoak ordenagailutik.

2018an gehien ikusi zen orrialdea Zuloagaren Cielito izan zen 4.109 bisitaldirekin, eta atalik ikusienak Argitalpenak, Albisteak, Argazkiak eta Eibar.

etiketak: egoibarra