egoibarra

Albistea "Viaje por el país de los recuerdos" eta "Arratetikakuen izketango alegiñak" obren edizio kritikoak abian 2017/06/15
Miren Narbaiza Martiartu eibartarra aritu da Toribio Etxebarriaren obra mardul horien jatorrizko testuak jorratzen.
Albistea Juan Pablo Fusi historialariaren “Reflexiones sobre la guerra civil” hitzaldia sarean 2017/05/19
Gerra zibil osoa ordubeteko hitzaldi bikainean laburbilduta.
Albistea Benigno Plazaola argazkilariaren legatua jaso du Udal Artxiboak 2017/05/11
Plazaola argazkilariaren legatuko 60.000 negatibo horietan dago jasota 1950-1985 urteen bitarteko Eibarko bizitza.
Albistea audio/x-realaudio Agustí Centelles argazkilariaren erakusketa Eibarren, maiatzaren 5etik 28ra 2017/05/05
“Memòries d’un fotográf” Agusti Centelles argazkilari handiaren lana, Errepublika, gerra zibila eta exilioa iruditan batzen dituen erakusketa ederra, Eibarren izango dugu. Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrenean, Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza taldeak XX. mendeko lekuko onenenetarikoaren erakusketa dakargu: Agusti Centelles Osso (1909-1985) argazkilariaren erakusketa.
Albistea Octet Stream Maiatzaren 4an, aurkeztuko da Eibarko Museoaren erakusketako arma- bildumaren katalogoa 2017/05/03
Katalogoak 1.395 argazki, 679 orrialde, 270 piezen deskripzioa eta hainbat adituren testu bikainak dauzka
Albistea Eibar 1937: 80 urte 2017/04/27
Gerrak Eibarren eragindako tragedia latz hura gogora ekartzeko hitzaldi dramatizatua bihar izango da, apirilaren 28an, iluntzeko 20:30etik aurrera, Coliseoan. Larunbatean, hilak 29, Untzaga plazan, gaueko 22:00etatik aurrera.
Albistea Octet Stream Bihar asteartea izango da Juan Pablo Fusi historialaren “Reflexiones sobre la guerra civil” hitzaldia 2017/04/24
Eibarko Coliseoan, iluntzeko 7,30etan emango duen hitzaldiaren muina, historialariak berak adierazitakoa, hauxe da: “Gerra zibilak erabat astindu zuen mundua, zuen esanguragatik astindu ere: herri-erresistentzia jarki zitzaiolako kolpe militarrari. Gerra ez zen izan, inola ere, inozokeria, Espainiarentzako porrot historiko tragikoa baizik.”
Albistea Octet Stream Eibar aldizkariak aurrera darrai: itxura berriarekin eta kolorez hornituta. 2017/04/12
Aldizkaria bere gain hartuta, lantalde berriak 2017ko martxoko alea kaleratu du. Ale berri honek 44 orrialde dauzka, denak koloretan. Luis Aranberri, Jesus Gutierrez, Ana Alberdi eta Jose Luis Gorostegi eibartarrek osatzen dute erredakzio-taldea eta, beti bezala, kolaboratzaileen laguntza paregabea dute.
Albistea Juan Pablo Fusi Aizpurua historialariaren hitzaldiak emango die hasiera Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrenaren ekitaldiei 2017/03/29
Apirilaren 25etik 30era hainbat ekitaldi antolatu ditu Eibarko Udalak, Gogora: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, aurten betetzen baita Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena, herriak bizi izan duen unerik latzena.
Albistea Octet Stream Herriaren iragana eta oraina elkartzen dituen “Eibar erretrofotografiatu” lana amaitu da 2017/03/17
Duela urte bete hasi zuen bere lana Gorka Castrillok. Argazki bat leku berean baina memento ezberdinetan ateratzea: horixe da erretrofotografia deritzon teknika, eta horixe da Gorka Castrillo eibartarra Ego Ibarrarentzako egiten aritu den lana. Dagoeneko amaitu du eta laster ikusi ahalko dute eibartar guztiek.
Albistea Martxoak 8: berdintasunaren bidea zabaldu ziguten gure herriko emakume batzuen testigantzak “Eibartarren Ahotan”en. 2017/03/08
Bidea zabaldu zigutenak gogoratzeko egun seinalatua dugu gaurkoa; egun aproposa gure herriko emakumeak nola bizi ziren ezagutzeko, haien bizipenak, nahiak eta kezkak nolakoak ziren jakiteko. Adinekoek kontatu dizkiguten pasarteekin prestatutako bideoak ikustera gonbidatzen zaituztegu.
Albistea Javier Gorosabel Urkia astrofisikari eibartarra gogoan dute nazioartean: haren izena jarri diote gure eguzki-sistemaren asteroide bati. 2017/02/20
Nazioarteko Astronomia Elkarteak, Iruñako Planetarioak eta Espainiako Astronomia Elkarteak hala eskatuta, astrofisiko eibartarren izena jarri dio gure eguzki-sistemaren asteroide bati.
Albistea Koko-dantzak Eibarren: 10 urte Kezka Dantza Taldearen eskutik 2017/02/17
Kezka Dantza Taldeak jakin izan du txinpartatik su bizia ateratzen; tradizio-izpi zena ohitura bilakatzen. Aurtengoan, otsailaren 18an ibiliko dira kalez kale eta baserriz baserri.
Albistea Arrateko Ama kantua herri guztiaren esku webgune honetan 2017/02/09
Arrateko Ama kantu ezaguna 1933an idatzi zuten Don Poli Eibarko parrokoak (letra) eta Juan Bautista Gisasola musikari ezagunak (musika). Jatorrizko kantu luzeago haren bertsio laburtua da gaur egun abesten dena. Oraingo honetan informazio osoa argitaratzen dugu: jatorrizko letra, gaur egungoa, Gisasolaren partitura eta abestiaren MP3a, Usandizaga disketetxeak 60. hamarkadan grabatutakoa.
Albistea object code Eibarrek gaur egun 27.496 biztanle ditu, 14.180 emakume eta 13.316 gizonezko 2017/01/17
Eibarrek 2014. urtean 27.440 biztanle zeuzkan; 2015ean 27.414 eta 2016an 27.493.
Albistea Eibar aldizkaria kalean eta aurrera jarraitzeko prest eta gertu 2017/01/13
Azken ale honetan Margarita Olañetak sinatu duen editorialean 2017a berrikuntzaz beterik datorrela adierazi du: lantalde berriak aldizkaria bere gain hartu du eta martxoko alea prestatzen dihardute, ilusio itzelarekin eta proiektu berritzaileekin.
Albistea Egoibarra.eus webgunea: 2016ko bisitak eta gainontzekoak 2017/01/05
Eibarko Udaleko Ego Ibarra batzordeko egoibarra.eus webgune honek 85 bisita inguru jasotzen ditu egunero. 2016. urtean izandako bisitak 32.000 izan dira guztira; begiratu diren orrialdeak 125.000tik gora. Euskal Herritik kanpoko bisitariak % 40 dira: % 20 Espainiakoak eta beste % 20 munduko hainbat herrialdetakoak (Errusia, EEBB, Mexiko, Frantzia, Argentina, Erresuma Batua, Kolonbia eta Txile dira nagusi).
Albistea Octet Stream Javier Martin Lapeyra ikerlariaren “Eibarko Untzaga plazaren bilakabidea” lanaren ustiapen- eta erabilera-eskubideak eskuratu ditu Ego Ibarra batzordeak, lan sakon askoa 2016/12/23
Eibarko plaza nagusia goitik hartuta balego moduan ikusten dugu Javier Martinek eskuz egindako ilustrazio horietan, 1896tik 2010era arte, 20 urte inguruko tarteetan. Marrazkien osagarri eta argigarri, garai bakoitzean herriko plazak izan dituen eraikin, altzari eta azpiegituren deskripzioak daude.
Albistea Octet Stream Ego Ibarra Batzordearen Eibarko Industria Ondareari buruzko ikerketa. 2016/12/12
Mikel Aparicio ikerlariak Ego Ibarra batzordean aurkeztu du 2016an egindako lana, tailerren arkitektura eta hiri-bilakabidea aztertzean datzana.
Albistea “Eibar erretrofotografiatu” lanak 700 argazki batzen ditu: gaur egun ateratako 350 eta antzinako beste 350. 2016/11/29
Ego Ibarra Batzordeak, azaroaren 24an egindako bilkuran, Gorka Castrillok aurkeztutako lanaren aurrerapena aztertu zuen. Lan hori, behar diren xehetasun guztiekin, amaituta edukiko du 2017ko urtarrilean.
Albistea Octet Stream Juan Mari Narbaiza "Errotarixa" hil da 2016/11/23
Juan Mari Narbaiza "Errotarixa" (1949-2016) bertsolariaren heriotzarekin joan da Eibarrek izan duen plaza-bertsolari bakarra. Eibarko jai nagusi guztietako bertsolaria betiko joan zaigu. Datozen San Andresetan jendeak gogoan izango du; haren falta sentituko da.
Albistea Eibar aldizkaria, Margarita Olañetaren gidaritzapean argitaratzen den azken alea, kalean 2016/11/11
Margarita Olañetak 14 urtez eraman du Eibar aldizkariaren koordinazioa eta ardura osoa, gogoz eta kemen handiz eraman ere. Azken ale honetan kaleratu duen agurrean eskerrak ematen dizkie aldizkariaren kolaboratzaileei eta eibartar guztiei, aldizkariak lehen aldiz kaleratu zenetik hona herritarren babesa eta onespena izan duelako. Aldi berean dio proiektuak segida duela; aldizkariak, hemendik aurrera ere, argia ikusten segituko duela.
Albistea Octet Stream Eibartarren Ahotan zaharberritua 2016/10/21
Eibartarren Ahotan proiektua 1999. urtean sortu zuen Ego Ibarra batzordeak. Gure herriko historia eta etnografia sakonean aztertzeko helburuz jaio zen proiektua, Eibarko memoriaren, historia hurbilaren eta ondare kulturalaren berreskurapenean beste pauso bat emanez, oroimenik ez duen herriak ez duela aurrerabiderik dioen hatsarre zahar hura gogoan edukiz.
Albistea Octet Stream Bide onetik doa Ego Ibarra Batzordearen Eibarko Industria Ondareari buruzko ikerketa 2016/09/29
Tailer guztiak identifikatuta, gaur egun daudenak eta bota direnak, eta EUAn egindako ikerketa-lana amaitzear, laneko ardatz nagusi bi hauek hartu dira aurtengoan: tailerren arkitektura eta hiri-bilakabidea, lotura ezin estuagokoak biak.
Albistea Jose Zugasti Arizmendiarrieta eibartarraren lana irailaren 23tik aurrera ikusgai Portaleko Erakusketa Aretoan 2016/09/20
Jose Zugasti (Eibar, 1952) eskultore, grabatzaile eta margolariak erakusketa asko egin izan ditu han-hemenka. Eibarren ostera, lehenengo aldiz, 1993. urtean erakutsi zuen bere lana.
Albistea Eibar aldizkariaren azken alea, kalean 2016/09/07
Hemen duzue azken alea, gure herriko hainbat gairen inguruko artikulu interesgarri askorekin dotore asko jantzia
Albistea Octet Stream 2016ko Arratiak. Egitaraua 2016/09/02
Arrateko jaien egitaraua Eibarko Udalak antolatzen du baina horretarako laguntzaile ezin hobeagoak ditu: “…eta kitto! Euskara Elkartea, Kezka Dantza Taldea, Betikuak, Asola Berri Elkartea, Andirao Elkartea eta Klub Deportiboko Atletismo batzordea.
Albistea Jabier Gorosabel eibartarra omendu du Sociedad Española de Astronomíak Bilbon egin duen XII. Topaketa Zientifikoan 2016/07/27
Uztailaren 22an omendu zuten zati bitan banatutako ekitaldi hunkigarri eder askoan, aurreneko zatiak Gorosabel zientzialaria izan zuen hizpide, bigarren zatiak, haren izana
Albistea Octet Stream Izenak eta izanak: Eibarko kale-izenak bildu nahian egindako proiektua 2016/07/21
Ego Ibarra batzordeak, 2016an, “Izenak eta izanak” proiektua bideratu du, herriko kale-izenen inguruko datuak biltzen dituen asmoa
Albistea Uztailaren 3an, goizeko 11etan Akondiako San Pedro ermitan izango den Akondiako konjuruaren testuak 2016/07/01
Antzina, latina erabiltzen zen; gaur egun, euskara. Hona dakartzagu testuok gure herriko erritu zahar honen lekuko.