Bide onetik doa Ego Ibarra Batzordearen Eibarko Industria Ondareari buruzko ikerketa

Tailer guztiak identifikatuta, gaur egun daudenak eta bota direnak, eta EUAn egindako ikerketa-lana amaitzear, laneko ardatz nagusi bi hauek hartu dira aurtengoan: tailerren arkitektura eta hiri-bilakabidea, lotura ezin estuagokoak biak.
Ikerlaria eraikinak bisitatzen dabil Artxiboan topatu dituen agiriak errealitateak erakusten dionarekin erkatu nahian; tailerrok hiri-bilbera nola egokitzen diren aztertzen; haien eraikuntza-ezaugarriak ikusi eta eraikinok egin dituzten arkitektoek erabili izan dituzten bitarteko guztiak analizatzen…
Eibarren hiri-bilakabidea ere jorratzen dihardu, horri buruzko plano historikoak biltzen eta herriak izan duen bilakabidearen plano-andana jarraia prestatzen. Hartara, herriaren hazkundea eta eraldaketa bistaratzeko parada izateaz gain, ikerketaren xede diren tailer guzti horiek islatuko dira: bertako industriari lotutako herri-tailer trinkoa dugu Eibar.
Ikerketaren beste atal batek batuko ditu fabrika horien historia-puskak eta produkzio-prozesua: eraikinei bizia emanez herriari berari bizia eman diotenak jasotzea, horixe da helburua.
Erlazionatutako loturak
- Ego Ibarra 2014: Eibarko industria-eraikinen ikerketa sakonaren lehenengo urratsa Mikel Aparicio arkitektoaren eskutik
- Eibarren dauden industria-eraikin guztiak identifikatu dira eta eraikin horiei buruz Artxiboan dauden datuak bildu
- Ego Ibarra 2014: Eibarko industria-eraikinen ikerketa
- Ego Ibarra 2016: Batzordearen urteko egitekoa herriko ikerlari gazteen lanetan sustraituko da
- Eibarko industria-ondareari buruzko ikerlana
- Gaspar Arizaga tailerra