Eibarko Udala

XXIII. Usartza Txistulari Alardearen kontzertuaren emanaldia EITBn

2025/11/06
Usartza Txistularien XXIII. Alardea, kontzertuaren transmisioa EITBn

Ekainaren 15ean Untzaga plazan egin zen Txistularien XXIII. Alardea larunbat honetan emango dute euskal telebistan.

Ekitaldi berezi hau herriko lehenengo Txistulari Banda sortu zeneko 90. urteurrena ospatzeko egin zen, eta Donostiako Orfeoia ere bertan izan zen. Orfeoiarekin batera, Usartza Txistulari Taldeak, Eibarko Musika Eskolako txistu-ikasleek, herriko  perkusio, teklatu eta metalen boskoteak, eta Kezka eta Neledantza taldeek hartu zuten parte.

Emanaldiak errepertorio zabala eskaini zuen, eta herri-melodiak eta Mikel Laboaren, Kalakan taldearen, Vangelisen edo Ennio Morriconeren konposizioak konbinatu zituen;  ikuskizunak jendea hunkitzea eta harritzea lortu zuen eta baita euskal folklorearen aberastasuna erakustea ere.