"Teknologia eta osasun mentala" irakurketa gidaren 2. edizioa
                  Altxau Burua Eibar elkartearekin elkarlanean
Eibarko Liburutegiak Altxau Burua Eibar guraso elkartearekin elkarlanean irakurketa gida prestatu du, teknologiaren eta osasun mentalaren arteko harremanari buruzko baliabide erabilgarriak eta eskuragarriak eskaintzeko helburuarekin.
Ekimen hau ikusgarriago egiteko, interes gune berezi bat jarriko dugu Liburutegian, azaroaren 3tik 16ra, “Teknologia eta osasun mentala” izenburupean, eta bertan izango dira eskuragarri, maileguan hartzeko, gidaren gomendatutako liburu guztiak.
Gainera, familiek errazago eskuratu ahal izan dezaten, gida Eibarko ikastetxeetara bidaliko dugu, eta haiek lagunduko digute beren ikasleen familien artean zabaltzeaz.
Gida kontsultatu eta deskargatu daiteke esteka honetan:
👉 “Teknologia eta osasun mentala” irakurketa gida (PDF)
Lehen bi orrialdeetan argi eta garbi azaltzen dira argitalpen honek dituen helburuak, ikuspegi hezitzaile eta prebentibotik landuak, eta adin-tarte desberdinetarako irakurketa-proposamenekin osatuak.
Herritar guztiak gonbidatzen ditugu Liburutegira gerturatu eta gogoetarako, partekatzeko eta laguntzeko pentsatutako irakurketa aukera berriak ezagutzera.