Arrateko Ama kantua herri guztiaren esku webgune honetan
Jende guztiaren esku jartzen dugu gure herriko kantarik ezagunena: “Arrateko Ama”. Arrate Irratiari esker eskuratu dugun grabazio zahar bat da, 60. hamarkada ingurukoa, Jon Oñatibiak sortu zuen Usandizaga disketxeak argitaratu eta Usandizaga abesbatzak kantatutakoa.
Arrateko Ama Polikarpo Larrañaga abade soraluzetarrarena da; musika, Juan Bautista Gisasola musikagile ezagunarena.
Arrateko ama, gure zaindari onena,
gure herri dana hartu eta zaindu, Ama.
Zure semean eskerrak iritsi dagiguz
danok zerura juan gaitezen, Ama, egizu.
Berbak: Don Poli Larrañaga.
Musika: Juan Bautista Gisasola
Entzun abestia MP3a honetan:
Arrateko Amaren inguruko informazio osagarria (abestiaren letra osoa, MP3a eta partitura) orrialde honetan ipini dugu: Arrateko Ama.